MADERAS ZALLO 40 URTE

Hasiera batean zerrategi txiki bat besterik ez zen. Pedro Juan Zallo, 12 anaietatik hamaikagarrena zen, eta gidatzeko karneta ateratzeko ikasi zuen idazten eta irakurtzen. Basotik egurra ateratzeko GMC kamioia erosi zuen eta lanean hasi zen.
Pedro Juanek argi zeukan bizimodua ateratzeko lan asko egin behar zuela eta Igorren zerrategi txiki bat alokatu zuen. 1977. urtean Santa Luzia auzoan baserri zahar bat eta lur zoroak erosi zituen arte. Bertan kokatzen da ZALLO zerrategia, 20 langiletik gora eta urtean 20.000 tona egur kontsumitzen duen enpresa.
Zallo zerrategiko gerentea Kepa Zallo da gaur egun. Azken 20 urteetan bera izan da enpresa hau birsortzearen arduraduna. Izan ere, eraikuntzaren krisiari aurre egin behar izan dio. Alde batetik zerrategia dute eta bestetik enbalajea edo paketatzea. Eta hau izan da arrakastaren arrazoia.
Paketatzea ezinbestekoa da hainbat enpresentzat. Zurezko bilgarrian egiten dituzte, 1.000 erreferentzia dituzte urtero, neurriz egindako trajeak dira, produktu bakoitzeko enbalaje berezi bat egin behar dute. Baldintza ezberdinekin, neurri ezberdinekin, estatu ezberdinetara esportatzeko. 2013. urtean enpresaren errekorra gainditu zuten eta hazten ari dira.
9.6 (Copiar)
Lan honetarako lehengaia bertoko pinua da, nahiz eta produkzioari aurre egiteko kanpotik ere ekartzen duten. Konpetitiboak izateko urtero inbertitu behar dute, urte guztietan berriztuten ari dira, makina berriak erosiz edo zaharrak egokituz. Gainera, bezero berriak topatzeko komertzial lana ezinbestekoa da eta Kepa da honetaz arduratzen dena. Gaur egun 20.000 tona egur erabiltzen dute eta aurreikusitako inbertsioekin beste aurrerapausu bat emateko prest izango dira.
Baina horretarako hainbat neurri eta kontrol bete behar dute, hor dago ISO kalitate agiria adibidez. Nazioarteko enbalaje operadorea izateko baimena dute eta PEFC, garapen iraunkorraren sigilua dute, basotik botatzen dena baino gehiago landatzen dela ziurtatzen duena.
Euskal Autonomi Erkidegoan dagoen zerrategien elkarteko presidentea izan da Kepa azken urteetan eta sektoreak izugarrizko hazkundea izan dezakeela uste du, izan ere, eraikuntzan pinua sartzen hasi dira, zurezko etxe osoak eginez.
Aprovechamiento total de la materia prima
En el proceso de elaboración de los embalajes industriales se produce un excedente de restos de materia prima que son aprovechados para otros sectores. Así, los restos de tacos de madera son enviados a fábricas de tablero aglomerado. El serrín que se recoge en los silos es utilizado para pellets. La costanera sobrante de cada tronco se destina a las fábricas de celulosa para fabricar papel y la corteza se envía a una biorefinería de Bélgica y es utilizada en la elaboración de cosméticos.

Artículo anteriorFERNANDO ALVAREZ CHARRO JUGANDO CON FUEGO
Artículo siguienteBIZKARGI EGUNA 2017