LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLE BAT GARAILE URRUZUNO LITERATUR LEHIAKETAN

Araitz Peña, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2.mailako ikaslea, Urruzuno literatur lehiaketaren garailea suertatu da, “Urak eta haizeak dakartzan gutunak” idatziarekin. Bere lana, Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen dauen Sagastiberri aldizkarian ezagutzera emongo da. Literatur lehiaketa hau, Eusko Jaurlaritzak bultzaten dau eta Ulibarri programaren barne garatzen da, beronen garaileak, agiri ofizial bat izaten dabelarik erakusgarri.
Lehiaketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak bultzatzen dau eta bere helburua, literaturaren inguruko sormena eta euskera garatzea dira. Sari bezala, Araitzek bidaia bat izango dau, bai eta euskal idazle baten laguntza eta tutoretza ere eta nola ez, bere pasio eta dohai dan idazmenagaz aurrera jarraitzeko arrazoi bat gehiago. Bestalde, Lauaxeta Ikastolako ikasle dan Ane Miren Lujua ere, Coca Cola literatur lehiaketan finalista suertatu barri da.

Artículo anteriorMiguel Rodríguez en la TITAN DESERT 2015
Artículo siguienteJUAN BARRANCO “Comencé a tallar madera porque me dormía en el trabajo”