Lauaxeta Ikastolako ikasle bat, UNESCOko Monumentuei buruzko Nazioarteko Argazki-Lehiaketan garaile

Itziar Telleria, azken lehiaketan garaile suertatu da, Irati Zallo, Lauaxeta Ikastolako ikasle eta iazko edizioan garaile izandakoaren testigantza jasoaz.
Catalunyako Generalitateak eta Europako Kontseiluak antolatutako argazki-lehiaketa honen helburua ikasleak gertuko ondarera hurbilaraztea da, ondare hori ezagutuz, baloratuz eta gozatuz. Aurreko edizioan 42 herrialdetako 20.000tik gora ikaslek parte hartu zuen.
UNESCO Etxea arduratzen da lehiaketa hau euskal ikastetxeetan sustatu eta koordinatzeaz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza. Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin, 200 ikasle inguruk 2.000 argazki gutxi gora behera egin dituzte eta hauen artean Itziar Teleeriaren argazkia saritua izan da, teknikoki onenak eta euskal ondare naturala, materiala eta ez materiala ondoen ordezkatzen dituzten argazkiak kontsideratuz.
Argazkiok, parte hartu duten herrialde guztietan saritutako gainerako argazkiekin batera, nazioarteko katalogo eta erakusketa bana osatuko dute. Erakusketa hori, Europako Kontseiluak inauguratu ondoren, parte hartu duten hainbat herrialdetan barrena bidaiatuko da.
Pasadan astean, Itziarek, Estrasburgoko Europa Kontseiluan ospatu zen diplomen banaketako ekitaldian parte hartu zuen, iaz Lauaxeta Ikastolako ikasle den Irati Zalloren testigantza hartuz.

Artículo anteriorKAPSULAK MARKELIÑEREN LAN BERRIA ASTEBURU HONETAN ARTEOAN
Artículo siguienteMALETÓN SOLIDARIO EN OGENBARRENA