Lauaxeta Ikastola, Europear Gazteen Parlamentuko europear mailako azken fasera pasatu da, hirugarren urtez

Aurreko urteetako bide ona jarraituz, Lauaxeta Ikastola europear fasera pasatu da, Europear Gazteen Parlamentuko lehiaketan.
European Youth Parliament deialdiaren Euskadi mailako fasea gainditu ondoren, gure gazteak, Valentzian ospatu dan Estatu mailako fasean izan dira.
Gazteen Parlamentua Europar Batasunak antolatzen duen Europa mailako proiektu bat da, gazteen artean arazoak hitz egitearen bidez eta argumentuen erabileraren bidez konpontzeko ohitura bermatzeko.
Lauaxeta ikastola, beste herrialde batetan ospatuko dan fase nazionalera joateko aukeratua izan da eta Ainhoa Larreategi, Irati Zallo eta Markel Hernandez ikasleak arituko dira zeregin honeetan. Horretaz gain, Ainhoa Larreategi, nazioarteko faserako aukeratua izan da.
Azpimarratzekoa da azken hiru urteetako aurkeztutako taldeen lana eta ziur gagoz, aurrerantzean ere lan bikaina egingo dabela gure ikasleek! Zorionak eta aurrera!
Europako Gazteen Parlamentuari buruzko informazio gehiago izateko: http://www.eypej.org/

Artículo anteriorEl quinto contenedor se extenderá a todo el municipio
Artículo siguiente«Staying Alive», Matarile Teatro. Zornotza Aretoa