LARREARA HURBILTZEKO ARRAZOI NAHIKOA

LARREARA HURBILTZEKO ARRAZOI NAHIKOA

Igande honetan Zornotza Saskibaloi Taldeak berriro etxean jokatuko du bere partida, hau da Larrean. Aurrean Viten Getafe talde madrildarra izango dugu. Partida goizeko 12etan jokatuko da.

Ezer baino lehen eskertu nahi dizuegu gaur arteko partidatan jaso izan dugun babesa, taldearentzat beharrezkoa da jendea atzean dagoela ikustea, proiektu honek jarraipena duela eta herria gozatzen ari dela jakitea. ESKERRIK ASKO!!

Zornotza Saskibaloi Taldea igandean etxean jokatzen duela aitzaki nahikoa izan ahal da Larreara hurbiltzeko baia honako asteburuan beste hainbat arrazoi daude duda mugan zaudetenentzat. Hasteko aurrean Viten Getafe taldea izango dela, pasadan urtean Fuenlabrada izenarekin liga irabazi zuen taldea. Talde hau ACB ligan jokatzen duen taldearen filiala da. Bertan etorkizun handia duten hainbat jokalari jokatzen dute, beraien artean Smits letoniarra edo Maliko Moungoro, ACB hainbat partida jokatu dituztenak.

Zornotzak igandeko partida irabaziko balu goiko postuetan jarraituko luke astebete gehiagoz, jaitsiera postuak are gehiago urrunduz eta aldi berean hain gatz egongo diren igoera playoffak jokatzeko aukera ematen duten postuetara hurbilduz.

Bukatzeko beste berezitasun bat izango dugu Larrean igandean, gaur egun munduan dagoen saskibaloi jokalaririk altuenetariko bat aurkako taldean izango da, Maltako Samuel Deguara, 2,23 metroko jokalari puzka!! Gure pibotek lan bikoitza izango dute asteburu honetan

Artículo anteriorMERCADILLO de Un Otoño sin Berlín
Artículo siguienteGabonetako argiak piztu dira