LAILA PEAK: 5.500 METROTARA DAUDE

Azken orduko Alexen berriak ditugu. Kontatu digu Jose eta bera gaur heldu direla bueltan behe kanpalekura. Atzo lehen kanpalekurarte iritsi ziran, eta gau oso hotza igaro ostean (30 gradu zero azpitik), gaur 5.500 metrotaraino heldu dira. Horretarako zeharkaldi oso arriskutsu bat igaro behar izan dabe, elur oso sakonarekin, batzuetan bularreraino iritsiz. Arriskatu behar izan dutela adierazi dau… Materiala bertan itzi ostean, jaisten hasi dira, eta euren erreleboarekin aurkitu dira (Sebas eta konpainia), gaurko gaua lehen kanpalekuan igaroko baitute.

Jada Kanpaleku nagusian daude biak, oso pozik egindako lanaz, eta deskantsatzeko prest… Aldi berean, ea eguraldi oneko 2 edo 3 egun noiz heldu, tontorrerantza irtetzeko.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.