KUKUA ENTZUN DOT

Kukua txoria da. Hori argi dago. Baina ez da txori arrunta txori berezia da kukua, zergatik da berezia?
Alde batetik kukua alfer handia da. Berak ez du habiarik egiten eta bere arrauntzak beste txorien habietan ipintzen ditu. Habia bakoitzean arruntzak jartzen ditu. Horrela beste txori batek kukaren arrauntza berotuko ditu, konturatu gabe. Hondatu eta gero, kuku aprobetxategia hegan joango da, habiaren jabeari eskerrak eman gabe. A zer lotsagabe!

Beste alde batetik, kukua zorte onaren txorria da euskaldunontzat kukua udaberrian etortzen da eta ku-ku-ku hasten da kantantzen. Une horretan eskua sakelera sartu behar duzu dirua egon da? Bai? Orduan diru asko eduko duzu. Ez da dirurik egon? Ez? Orduan ez duzu dirurik edukiko.

Basarrik, 1930ean, bere lehenengo idazlana ‘Euzkadi’ aldizkarian kukuari buruz egin zuen; oso idazlan bitxia».Bizkaieraz idatzi zuen Basarrik eta hau da testua:
«Lengo egunien neure zeregin batzuk egin biar nebazala ta emendik urreko baserritxu batera jun, eta nun entzuten dodan neure ondoko zuaitz baten gaiñien txori nabar bat, kuku! ta, kuku!, abesten ebala. Ta neu zurtz eginda asi nintzen sakelera eskua sartzen, baiña sakelien ez egoan sakela baiño…
-Au da zoritxarrekoa izatie!-, esan notson urrengo topau neban gizon bateri. Eta erantzun eustan gizon orrek:
-Zoritxarrekoa diñok, mutil? Ni bai zoritxarrekue. I, sikiran be, soiñeko barrijekin atrapeuk, baiña ni, alan be, zarrakin eta txiro».
Eta artikuluari bertso hau erantsi zion Basarrik: «Kukua oska dabil aspaldi guztian, / sakel utsik badago beraren urrian. / Baiña bete, mutillak, goi gora artian, / arlote izan ez gaizan aurtengo urtian».

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.