KONTU-LEKU 2018 Haurrak eta gurasoentzako tailerra

Istorioak kontatzeko plazerra eta liburuen ezagutzak dakarren liluraz gozatzeko gunea sortu nahi dugu liburutegian. Tailerra haurraren gurasoekin batera burutuko da eta literaturarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, umeen eta gurasoen arteko harremanak sendotzeko oso baliogarria izango da.
Adinari egokitutako liburuak eta ipuinak abiapuntutzat hartuta, saio ludikoak eskainiko ditugu. Irizpide nagusiak: nork bere nahierara parte hartzea, ondo pasatzea eta bakoitzaren nortasunarekiko begirunea izanik, umeengan irakurzaletasuna eta liburuak ezagutzeko gogoa piztea.
Afektibitatea, komunikazioa, irudimena, hizkuntza, adierazpen fisikoa eta artistikoa eta literatura izango dira jorratuko diren alorrak. Horretarako abestiak, altzo-jolasak, ipuinak, poesia, errimak, esaerak, dramatizazioa, liburuak, hitzak, jolasak… erabiliko ditugu taldean ondo pasatzeko. Bi talde sortuko ditugu: 3 eta 4 urte bitarteko haurrrentzat eta 5 eta 7 urte bitartekoentzat.


Ostiraletan, 9 saio, urtarriletik martxora.

– Dinamizatzailea: Aitor Ormaetxea.
– Plaza mugatuak : 8 ume + ama edo aita
– Lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean parte hartu ez zuten umeek.

Dauden plazak baino pertsona gehiagok ematen badute izena, ZOZKETA egingo da. Izena ematean, parte- hartzaileek 9 saioetara etortzeko konpromisoa hartuko dute.
Eman izena liburutegian, izena emateko epea: urtarrilaren 3tik 17ra.

3 eta 4 urteko haurrentzat/ 3 – 4 años

Ostiraletan 17:30etik 18:30era
9 sesiones de enero a marzo, los viernes de 17:30 a 18:30h.
– URTARRILA / Enero: 19,26
– OTSAILA / Febrero: 2, 16, 23
– MARTXOA/ Marzo: 1, 8, 15, 22

5 eta 7 urte bitarteko haurrentzat/ 5 -7 años

Ostiraletan 18:30etik 19:30era
9 sesiones de enero a marzo, los viernes de 18:30 a 19:30h.
– URTARRILA / Enero: 19,26
– OTSAILA / Febrero: 2, 16, 23
– MARTXOA/ Marzo: 1, 8, 15, 22

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.