KINE Zineklubak bere bigarren denboraldia borobildu du

Martxoren 18an eman dio amaiera sasoiko film emanaldiei. Urritik martxora arte 6 gai
jorratu ditu Zornotzako zineklubak, zein baino zein interesgarriagoa. Zinez emaitza
oparoak izan dira, eta iaz baino ikus-entzulego kopuru altuagoa lortu du luzaz. Hilabete
horietan, lau asteartetik hiru zineklubak bere ateak ireki ditu hautatutako filmak
proiektatu, horiei buruzko informazio gehigarria eskaini eta emanaldien osteko
solasaldiak egiteko. Asier eta biok filmean ia 250 pertsona bildu ziren aretoan.
Searching for Sugar Man eta La Vida de Adèle izan dira aurreko filmari itzal egiten
saiatu direnak, 200 lagun pasatxoko bertaratzearekin.
Horrez gain, KINE Zineklubak antolatutako ikastaroa, ziklo bakoitzaren lehenbiziko
emanaldia baino lehen ezarritakoa, martxoko pelikulekin batera bukatu da. Partaideek
amaierako luntx bat prestatu zuten, ikasturtean zehar elkarrekin taxututakoa ospatzeko.
Denboraldia bukatze aldera, KINE Rally izeneko ekimena 2014ko irailera igarotzen da.
Egitasmo hau ikus-entzunezko laburmetraien lehiaketan datza. Zineklubak berak
aurrerantzean adieraziko ditu data eta gainontzeko oinarri-datuak.

Artículo anteriorJAN ALAI 2014- Del 25 al 29 de junio
Artículo siguienteHilero Zornotzan Marzo 2014