Kine Zinekluba

 

Urte bat izango da zinekluba berreskuratzearen ideiarekin buelta bueltaka hasi ginela. Krisi garaian sartuak geunden eta zinekluba berpizteak ezinezkoa ematen zuen. Halere, Kine Zinekluba Elkartea sortu genuen zinea maitatzen dugun zoro batzuk. Lanean hasi eta zinekluba berreskuratzeko ametsa egi bihurtzen hasi zen.

Zorionez, Urriaren 2an, aurtengo lehenengo zineklubeko zikloa hasiko da Cinema Paradiso pelikularekin. Maitasunez aukeratutako bederatzi pelikulari hasiera ezinhobea emango dio zinearekiko maitasuna besterik ez den pelikula honek eta hiru ziklotan banatutako pelikula paregabeek jarraituko dute.

Gure gonbidapena luzatu nahi dizuegu bihotz bihotzez. Etor zaitezte Aretora, gozatu dezazue zineaz. Emaiozue bizia Aretoari. Asteartero bertan izango gaituzue, irribarre batekin zuen zain.

Ongi etorri kine zineklubaren ametsera!

Artículo anteriorAMORE II Feria de Bodas de Amorebieta
Artículo siguienteHilero Zornotzan Septiembre 2012