KIM MCCONE Irlandarra eta zornotzarra

Hego Irlandan bizi da, Dublinetik 25 kilometrora. Bertako Unibertsitatean gaeliko zaharra erakutsi du eta 31 urteetan lan egin ondoren, duela hiru jubilatuta dago. Zornotzan gero eta denbora gehiago ematen du pisu bat erosi zuenetik. Elkarrizketa euskeraz egitea eskatzen du.
Kim eta euskera arteko harremana duela 16 urte sortu zen. “Klaseak ematen ari nintzen unibertsitatean eta neska bi euskeraz ari ziren. Gustatu zitzaidan eta ikasten hasi nintzen. Hasieran gramatika liburu bategaz hasi nintzen eta gero eta interesgarriago iruditu zitzaidan. Orduan Zornotzako barnetegia gomendatu zidaten eta orain dela 16 urte etorri nintzen lehenengoz Zornotzara”.
Barnetegian Rafa Ugalde irakaslea ezagutu zuen eta honen koadrilarekin elkartzen hasi zen. Orain beste kide bat bat. “Hemen nagoenean egunero ateratzen naiz txikiteora eta eguaztenetan Moskortokira joaten gara afaltzera eta barikuetan SanBartolomeko txokora. Irlandan ez dago horrelakorik. Gainera hemen gin tonikak garagardoaren edalontzian ipintzen dabez”.
Duela 12 urte pisu bat erosi zuen Zornotzan eta jubilatuta dagoenez aurten uztaila eta abuztu osoan izan da bertan, bere emaztea eta alabarekin batera. “Hemen bizimodu lasaia dago eta ez zara aspertzen, beti dago zeozer egiteko Zornotzan”.
Kim-ek ala ere ezin du bere jatorria ezkutatu. Beti darama jakea ipinita,nahiz eta bero handia egin eta izerdiz blai eginda egon eta oinetan sandaliak galtzerdiekin. “Azal zurikoa naiz eta eguzkiak ez erretzeko jartzen dodaz galtzerdiak”.

Artículo anteriorMIGUEL MUÑOZ Paseando a su Citroen
Artículo siguienteIvan Aranburu, un zornotzarra en Shangai