Kaio begiralea (Aitor Alonso, Urritxe 4. DBH )

Kaio bat naiz, Euskal Herriko kostaldetik ibitzen den kaioa. Kaio normala naizela pentsatzen dut, moko luzea, luma gehienak zuriak eta gutxi batzuk beltzak dituzten horietarikoa, eta ahaztu gabe pertsonek botatzen duten zaborra jaten duenetarikoa ere.

Orain pertsonek gure kostaldea garbitu nahi dutela esaten dabiltzan bitartean, orain dela pare bat egun, hau gertatu zen Bermeoko portuan.

Bermeoko portua zabortegi bat dirudi hainbeste koka-kola lata, plastiko,poltsa,botila…eta hobe dut ez jarraitzea gauzak aipatzen, zerrenda oso luzea izango baitzen. Han gainera, beti dabiltza itsasontziak sartzen eta urtetan, horregatik urak gasolinaren usaina hartzen du.

Bermeoko gizon gazte bat beti ikusten nuen igeriketan portuan edo portutik gertu. Egun batean, ekaitza zetorrela zirudien eta ni portuko itsasontzi batera joan nintzen. Beti bezala han zegoen gaztea uretan murgilduta, baina bera ere ohartu zen ekaitzaz eta erritmoa handitu zuen.

Zoritxarrez, zabor gehien zegoen tokitik joan zen, eta han harrapatuta gelditu zen. Ez aurrera ez atzera, alde batera ez bestera ezin zen joan, eta bitartean euria, haizea eta trumoiak hasi ziren. Euria eta haizea gero eta indartsuagoak ziren. Gaztea laguntza eske zegoela ikustean, nire lagun bat, kaio bat, honi laguntzera joan zitzaion. Hau ere gasolina eta kaka horren nahastean harrapatuta gelditu zen. Bat-batean hainbat tximista jo zuten gizona eta kaioa zeuden tokia. Pelikula bateko eszena ikusgarria zirudien, eta horren ostean biak uretan flotatzen gelditu ziren, konortea galdu zuten.

Denbora tarte bat pasa eta gero, konortea berreskuratu zuten, eta gazteak bi hanka izan beharrean arrain baten isatsa zuela konturatu zen. Nire adiskidea, berriz, zoratuta omen dabil, pertsonek egiten dituzten gauzak egiten dabil eta.

Orain hemendik goitik ikusten ditut biak kartetan jolasean, natura txarto erabiltzearen ondorioak dira.

Artículo anteriorDohaineko WIFI zerbitzua Dudagoitia, Etxano, Euba eta San Migel auzoetako plazetan
Artículo siguienteGURE PLANETA LAGUNTZA ESKE (Ane Romero, Urritxe. 4. DBH)