Joseba Etxeberria: “Nahiz eta hasiera txarra izan, etorkizunera begira positiboak izan behar gara”

SDA jeitsiera postuetatik irten berri da. 5-0 irabazi zion Izarra taldeari eta giroa lasaitu da.

Markel Garciak elkarrizketatu du Joseba Etxeberria.

Zornotza futbol taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu SDA-ko Urritxe futbol zelaian. Berarekin hitz egin ondoren, denboraldia ez duela ondo hasi onartzen du, baina taldean konfiantza oso daukala eta gero eta hobeago jokatzen ari direla nabarmentzen du.

– Zer dela eta erabaki zenuen Amorebieta Etxanoko futbol taldea entrenatzea?
Ni Lezaman nengoen Baskonia entrenatzen eta Asier Goiriak komentatu zidan aurtengo denboraldiko kirol zuzendaria izango zela. Berak nigan konfiantza zuela eta SDA-ko entrenatzailea izatea eskaini zidan.

Lehenengo Athletic-ekin hitz egin behar nuen, izan ere bi urteko kontratua neukan oraindik. Presidentearekin hitz eginda ez zuten arazorik izan eta ados jarri ziren.

Asier Goiriak eta nik elkarreko lagun bat daukagu, Aritz Aduriz, eta berari esker aman komunean izandako afarietan eta, hobeto ezagutu ginen eta proposamena egin zidanean ideia ona iruditu zitzaidan eta onartzea erabaki nuen.

– Zu bezalako jokalari ohi batek zer abantailak ekarri al dizkio taldeari?

Ez dakit, azkenean entrenatzaile guztiak ezberdinak gara. Baina bai, esperientzia handia izatea goi mailako kategorian lagundu egin dezake taldean giro ona izaten eta taldeko lana egiteko orduan, ez entrenamenduak eta partiduak prestatzen bakarrik baizik eta taldeko giro hori denboraldian zehar mantentzeko.

Baina bueno, futbolean entrenatzaile oso onak daude jokalari ohiak eta ez ohiak ere, faktore garrantzitsua izan daiteke, baina ez da erabakigarria.

– Hamaika partidu inguru daramagu jokatuta, horietatik soilik bi irabazita. Aurreko denboraldian ere ez zenuten hasiera ona izan, baina azkenean gauzak ez ziren hain txarto joan. Zelan ikusten duzu aurten denboraldia?

Bai nahiko txarto hasi dugu denboraldia, hasiera oso txarra izan da, egia da jokalari berri asko etorri direla eta horrek ba prozesu luze bat darama. Hogeita bi jokalarietatik hamazazpi berriak dira eta zelaian zein kanpoan euren artean ezagutu behar dira.

Baina bueno, pixkana-pixkana taldea sendotzen ari da eta konfiantza gehiago hartzen ari dira. Egia da azken hilabete eta erdi honetan taldea hobetzen dabilela eta emaitzak gero eta hobeagoak dira. Nahiz eta hasiera txarra izan, etorkizunera begira positiboak izan behar gara.

– Zelan ikusten dituzu jokalariak etorriko diren partiduentzako?
Oso gogotsu, heldu nintzenetik sentimendu hori nabaria izan da, pasadan urteko denboraldiko emaitzak ez ziren oso onak izan, hala ere eguneroko giroa eta entrenamenduetako giroa oso onak izan dira. Emaitzak hobetzen hasten direnean errazagoa izaten da giroa mantentzea. Hasieran hain gaizki jokatuta, hain emaitza txarrak izanda eta giro ona izatea ba oso garrantzitsua izan da

– Orain dela aste batzuk Racing de Santander-en kontra irabazi zenuten, partidu zaila izan zen, baian azkenean hiru puntuak etxean gelditzea lortu zenuten. Zure uztez, zeintzuk izan ziren gakoak partidua irabazteko?

Bai, Racing-a oso talde gogorra dauka, baina egia zan taldeak defentsiboki pauso oso handia eman zuela. Arerioren maila ikusita defentsan kontzentrazioa handitu zen eta horrek asko lagundu zuen. Aurkako golak eta gol aukerak oso txikiak izan ziren eta azkenean hiru puntuak etxean geratzea lortu genuen.
Nire ustez, partidu hori irabazteko gako bakarra ez dagoela, baizik eta gako mordoa daudela, oro har taldea guztiaren lana izan zen garrantzitsua.

– Gainera, beheko mailetatik ekarritako jokalariei goiko taldean jokatzeko aukera ematen diezu (Oier Luengo adibidez), horrek abantailak edo esperientzia falta ekar dezake?

– Ez, nire ustez bera gero eta hobeago dago, eta ihaz jokatu zituen partidu gutxi horietan ikusi egin nuen, defentsan sendo dago eta gainera gorputz eta abiadura duenez horrek aurrerago jokatzeko aukera ematen digu.

Artículo anteriorSofocado un pequeño incendio en el centro de acogida de San Antonio
Artículo siguienteJon Braun en Zornotza Aretoa