JON ROJAS MOLINER KARMELDARRA ETXANON ORDENATU DA

Fraile berria dugu Zornotzan. Jon Rojas Etxanoko Trokarro auzokoa da. Gaur, hilaren 5ean Jon Rojas diakonadu ordenazioa egin du Etxanoko eleizan, bere familia, lagun, auzokide eta Mario Izeta gotzaiaren aurrean. Orain ordenatu ostean Larrako etxean biziko da Teologia ikasketak Deuston bukatzen duen bitartean.
Jon Rojas Karmelo Ikastetxean ikasi du eta honen ostean Informatika Durangoko Maristak ikastetxean. Gero lanean hasi zen Euskontrol enpresan eta bitartean Magisteritza ikasketak egin zituen. Udalarekin ere lanean izan da Gauero programa aurrera ateratzen eta Baratzen maisu moduan. Salamancan Teologia ikasi du eta orain Deustoko Unibertsitatean master antzekoa egingo du hurrengo bi urteetan.
Fraile izan baino lehen postulantea izan da 6 hilabetez Gasteizen eta gero nobizioadoa Benicasimen beste urte betez. Hau bukatzerakoan botoak egin zituen eta orain betirako egin ditu profesio solemne batean, larunbatean Larrako parrokian karmeldarren artean. “Hemendik aurrera ahotsa eta botoa izango dot, ardurak, lanak, karguak,..Gure komunidadeari laguntzeko prest nago, informatikan eta beste hainbat trebeziak ditut eta hori erabiliko dot gure lana aurrera eramateko”.
Gaur berriz ordenazioa egin du Etxanon, bere familia, lagunak eta auzokideak aurrean izan dituelarik. “Ama oso pozik dago, nigaz egon delako gure bizitza nolakoa den ikusten. Seme bakarra naz eta ama alarguna dot. Baina orain familia handiagoa dugula ikusten du ere. Eta koadrilakoak ere bai, beste apaiz bat dugu gure koadrilan, Samuel Flores, eta denok kristau munduan izan gara beti”.
Hemendik aurrera bataioak, ezkontzak, ebangelioa irakurri, bedeinkapenak,…hauxe izango da bere lana. Atzerrira misioetara joateko aukera ez du aurreikusten, izan ere “gaur egun misio handiena hemen daukagu”. ARGAZKI GUZTIAK HEMEN

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.