JOKIN AGIRREGOIKOA EL CONQUISTADOR DEL FIN DEL MUNDO

Andoaingo Zine eta Bideo eskolan ikasi ondoren, Jokin bi pelikulatan parte hartu zuen; “La casa de mi padre” eta “Rabia”. Gero ETB-n praktikak egin zituen eta ETB-3 kate berriaren sorreran izan zen. Gaur egun bere enpresa du, Zirriborro TV izenekoa eta ikus-entzunezko produkzioak egiten ditu ETB-rako eta beste enpresentzako.
ETB-n izan zenean “El conquistador del fin del mundo” izeneko programan lan egiteko aukera izan zuen eta harrez gero taldearen partaidea da. “Euskal Herritik lau lagun bakarrik joaten gara; Julian Iantzi aurkezlea, Txema Montoya eta Josean Goñi zuzendariak eta ni neu, nire kamaragaz”.
Bere lana programa honetan oso garrantzitsua da, ikusten ez diren gauzak grabatu eta gero web orrian eta debatean ematen dira. “Adibidez, nik inoiz ikusten ez diren gauzak, frogak nola antolatzen diren, hau da, making off deitzen dena, hori dena grabatzen dot. Lehiakideak kanporatzen dituztenean eurekin nago furgonetan, janari apur bat eman eta jarraian berbetan hasten dira, zintzotasun osoz gainera”.
40 egun izaten dira Patagonian programa irauten duen bitartean “Gu hotelean gaude, ez dugu janari falta, baina lehiakideek benetan txarto pasatzen dute”.
Programa egiteko ekipo handia behar da; “60 pertsona inguru gaude guztira, 20 bat pick-up eta Ejertzitoak utzitako kamioi bat erabiltzen ditugu handik aurrera eta atzera ibiltzeko. Gu izan ezik, gainontzekoak argentinarrak dira, izugarrizko baliabideak behar dira dena egiteko eta horretarako enpresa bat sortu zuten. Grabazioaz gain froga guztiak antolatzen dituzte eta horretarako behar diren tresneria guztia. Argentinako Patagoniara atzerriko telebista asko joaten dira eta horrela gauzak asko errazten dira”.
Aurten Zornotzako Aitor Armada izan da Patagonian, nola ikusi duzu? Ondo ibili da, baina azkenean uste dut aspertu egin zela. Hala ere lehiakide ona izan da”.

Artículo anteriorKEPA AGIRREGOIKOA ERROTIK Etxanoko gazta
Artículo siguienteBorja Zurinaga un zornotzarra en Frankfurt