IZARek SAL gisa bere azken 20 urteak ospatzen ditu

Bere ehundik gora urteko historia luzean, IZAR CUTTING TOOLS SAL-ek hainbat enpresa-formatu hartu izan ditu, eta larunbat honetan, urtarrilak 20, 1998ko urtarrilean sortutako lan sozietate gisako arrakasta ospatzen du.
Urteurrena burutzeko, Zornotzako markak ospakizuna antolatu du, bere erdigunea erakundearen pertsona guztien bazkaria izango dela, non eta Michelin izarra merezita duen bertako Boroa jatetxean.
Gainera, ekitaldirako, IZAR-ek urte hauetako ibilbidea erakusten duen bideoa prestatu du, zenbait langile-belaunaldiren testigantzetan lagundurik. Berau enpresaren webgunean ikus daiteke: http://www.izartool.com/eus/jeitsi/bideoak
Bideoan IZAR-ek lan sozietate gisa ezagututako hainbat mugarriri gainbegiratua egiten zaie; ziurtasunik gabeko hasieratik, non langileek arriskuei aurre egin eta enpresa-ekimenaren alde apustu egin zuten, ostean 2006an Boroako lantegi moderno eta puntako teknologiadun instalakuntza berrien lehen harria jarri zenekoa, eta gaur egungo egoera arrakastatsua arte.
IZAR-ek lehen une haietan aurreikusi ezin zen egoera bizi du orain: azken urteetan bi digituzko hazkunde harrigarria, 2017 bere historiako urterik onena bihurtu duena; barne merkatuko zalantzarik gabeko lidergoa; mundu osoko 90 herrialdetan egotea eta, garrantzitsuena, bere inguruan etorkizuneko enplegu eta gizarte-kohesioa ziurtatuko duten hazkunde ekimen berriak.

Artículo anteriorDOS ALUMNOS DE ZUBIAUR MUSIKA ESKOLA EN LA EIO
Artículo siguienteVisita al Museo Maritimo con Nagusi Aretoa