Ixer aparkalekuan markesinak jartzen hasi dira

– Aparkaleku publikoko iparraldeko ilara osoa okupatuko du markesina berriak.
– Igandeetako merkatuko baserritarren salmenta postuak babesteko balioko du, bai eta gunea aparkaleku gisa erabiltzen denean ere.
Ixerreko aparkalekuko markesinaren instalazio lanei eman die hasiera Udalak gaur. Inbertsioa 35.000 eurokoa da, eta igandeetan euren produktuak saltzera datozen baserritarren beharrizana betetzera dator neurria; izan ere, babestokia izango baitute eguraldia aldekoa ez denetan. Gunea aparkaleku gisa erabiltzen denean ere, alde bat estalia izango da.
Lanen iraupena hilabete ingurukoa izango da. Markesina 78 metro luze eta 5,5 metro sakon izango da, 429 metro koadro inguruko azalera guztira.
Obrak gauzatu bitartean erabilera mugatua izango bada ere, zabalik egongo da aparkalekua.

Artículo anteriorRecomendaciones respecto a situaciones de calor
Artículo siguienteJaietako programa