ITSASOAREN DOINUA (Mikel Iturrate, Karmengo Ama)

Itsasoa; olatuen soinu lasaia, ausartaren aztarna,
egun eguzkitsua, uretan sartu, honen laztana
sentitu, airea gorputzean, baina barnean dana
ingurura begira esperantza txalupan joana.
Itsasoa haserretu, lasaitasuna desagertu
esperantzak irentzi nahi zituen, lehertu
egin zen haizea, banengoen kostaldetik gertu
baina esperantza txalupan urrun agertu.
Mundua bueltaka, haizea indarrez bultzaka
txalupa esperantzak lepoan arrastaka
itsasoa gose zen, nire bihotza jauzika
bazihoan, astiro-astiro, baina, taupadaka.
Itsasoa areagotu, ur azpian, aire beharra
gogor arnastu nahi, ahotik airearen marmara
sentitu, baina uraren azpian koldarra
naiz, oihu egin beldurra gorputzean arra.
Txalupa ez en gelditzen, olatuen artean
gora, behera zihoan, ilargia zirudien gauean
zeruan disdira, eta ni etzanda bezala ohean
olatuen mugimenduek lokartu ninduten bat-batean.
Ametsetan murgilduta, txalupa aurrera
zihoan, itsasoaren ohiuak infernuara harrera
ziren, hurbil zegoen esperantzaren amaiera
txalupan zihoazen ametsetan bidaiatzera.
Txalupa zatitan, banatu ere esperantza
itsasoan galduta bananduta, guztia arantza
bihotz barnean, ziztada, galduta zegoen antza
orduan harrapatzeko egin behar arrantza.
Airean geratu ziren hitzak, zintzilik
ametsetan nengoen, ez eguzkirik ez irririk
haizea, ekaitza, tristura, negarra bakarrik
urrunean itsasoan sentitu nintzen galdurik.
Itsasoa gutxinaka gelditu zen, lasaitu
entzun zen airearen maramara, amaitu
esan zion eguzkiak ekaitzari, ez larritu
esan zidan esperantzak, argia zeruan piztu.
Esperantza, irribarrearen argi itzala
irla erdian, inguratzen itsas ur zabala
zeruan hegazkina hegan astiro dihoala
irudimenaren indarra, begietan doala.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.