Iraunkortasunari buruzko foroa

Amorebieta-Etxanok iraunkortasunari buruzko foro bat antolatu du herritarrek parte har dezaten
➢ Xedea da Tokiko Iraunkortasunerako Ekintza Plan berriaren garapenerako herritarrek dituzten premia eta eskaeren inguruko iritziak biltzea
➢ Foroa ekainaren 1ean egingo da, osteguna, 19:00etan, Zelaieta zentroan

Amorebieta-Etxanoko Udalak Tokiko Iraunkortasunerako Diagnostiko bat egin du, Iraunkortasunerako Ekintza Plan berria egiteko lehenengo fase gisa.
Diagnostikoan lortutako ondorioen bitartez, helburu estrategikoak ezarri dira eta datozen urteetan udalerriaren garapena bideratuko dute lurraldeko, ingurumeneko, gizarteko eta ekonomiako alderdiak aintzat hartuta.
IMG_5663
Helburu nagusia da bigarren plan honen testuan herritarren eskaera eta kezkei erantzutea, eta, hori dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartzeko foro bat antolatu du ekainaren 1ean, osteguna. Bertan, zornotzarrek aukera izango dute proiektuari buruzko proposamenak egiteko. Zelaieta zentroan egingo da 19:00etan.
Ekintza horrekin udalaren asmoa da udalerriko biztanleek herriren ingurumen-, lurralde, gizarte- eta ekonomia-errealitateari buruzko informazio zuzena izatea, eta, aldi berean, iraunkortasunaren alorrean dituzten kezkei buruzko galderak egin ahal izatea

Artículo anteriorANDER GERRIKAETXEBARRIA ITZEL ZEGAMA AIZKORRI LASTERKETAN
Artículo siguiente500 personas atendidas en la oficina de enpleo