Iraunkor taldearen aurkezpena eta tokiko elikagaien dastatzea

Gaur, Zelaieta Zentroko Auditorioan, Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea aurkeztu da. Elkarte honek duen helburua, lur baliabideen potentziala aztertzeko eta gizarte-metabolismo iraunkorra sustatzea da.
Aurkeztuko den elkartea sortu aurretik ibilbide bat izan da. Etxanoko Andra Mari Berri auzo elkarteak iraunkortasun kontzeptua ulertzearen behar izanetik, Bartzelonako arkitekto eta ikerlari talde batek (Eneka Quintana eta Urtza Uriarte euskaldunak barne) Amorebieta-Etxanoko udalarekin batera Lurralde eta Iraunkortasunaren kontzientziazio eta jakintzaren inguruan proiektu bat aurrera eraman dute. Lan honen emaitza, “Oinak lurrean”-“Con los pies en el suelo” liburua, Iraunkor elkartearekin batera aurkeztu da gaur Zelaietan.Urtza Uriarte da Iraunkor elkartearen presidentea eta liburuaren egileetariko bat.
Aurkezpenaren ondoren, tokiko ekoizleen eskutik elikagaien dastatzea eskeini da Iraunkor elkarteak Euskal Herria enparantzan prestatu duen lokalean.
IMG_3099 (Copiar)
Helburuak
Iraunkor, Amorebieta-Etxano Iraunkor Elkartea bezala izendatua, irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta honako helburuak ditu:
• Tokiko ekoizpenaren eta kontsumoaren garapena bultzatuz eta material-fluxuen zikloa itxiz giza metabolismo iraunkor bat sustatu, tokiko ekonomia-zirkular moduan uler daitekeena.
• Gizarte hau hornitzeko lurraldeko baliabideen ahalmena aztertu.
• Giza metabolismo iraunkor bat bultzatzen duten ekoizpen eta kontsumo sistemez kontzientziatu eta jendarteratu.
• Lurraldearen gehieneko ustiapen ahalmen iraunkorrerako estrategiak landu, bultzatu eta ezarri.
• Profesional ezberdinentzako; bai enpresa, unibertsitate, instituzio akademiko eta bai giza metabolismo iraunkor batean inplikatuak dauden Administrazioentzako topaketa gune bezala balio izatea, hala nola, nazio-mailako elkarte eta baita, europar eta internazionalak diren elkarteekin kontaktua mantentzea.
IMG_3106 (Copiar)
Amorebieta-Etxanoko ekoizleak
KEPA AGIRREGOIKOA, JON BARRENETXEA, JON BASTANTE, UNAI BILBAO
JOSE LUIS GARIZURIETA, PILI LANDARAK, SAIOA MANTZIZIDOR, TXANPI ZAMALLOA, GOTZON GAZTELURRUTIA

Artículo anteriorYA ESTÁN ASFALTANDO LAS INMEDIACIONES DEL NUEVO AMBULATORIO
Artículo siguienteGazte Eguna Zornotzan