IRAKURKETA INDARTZEKO PROGRAMA 5-6-7-8 urteko haurrentzat

Dinamizatzailea: Jasone Turumbay

Irakurketa familiengana hurbiltzea dugu helburu. Liburuetan eskeintzen zaizkigun istorioak, taldeka irakurri eta entzuteko plazerra bizi izateko gune berezi bat eskaintzea gustatuko litzaiguke. Irakurtzeko ohitura astero gure etxeetara eramango dugu altxor bat bezala, otzara baten sartuta, liburuz eta fantasiaz beteta. Irakurketa bidaia delako, mundu eta modu berriak bizitzeko era bat, eta hezkuntza zein bizitzarako gakoak eskuratzeko esperientzia.

Izena 9 saioetarako ematen da.

Plaza mugatuak: 12 haur + bere aita/ama.

Plazak baino jende gehiago balego, zozketa egin eta itxaron zerrenda sortuko.

Izena ematea epea: Otsailaren 17 arte.

Eman izena Bibliotekan.

Datak:

otsailaren 20an eta 27an
martxoaren 6an, 13an eta 27an
apirilaren 17an eta 24an
maiatzaren 8an eta 15ean

ARRATSALDEKO 18.15etan

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.