INAUTERIAK 2018 OTSAILAK 9-13

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen Inauterietarako. Horrela, otsailaren 9tik 13ra, zornotzarrek hainbat kultur ekitaldi izango dituzte kaleak girotzeko. Jai parte-hartzaile batzuk antolatu nahi dira, herritar guztientzat baina bereziki txikienei zuzenduak.

Ostiralean, hilak 9, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pilotalekuan jarriko den taula gainean izango dira arratsaldeko 17:30etik aurrera. Sarrerak 6 eurotan salduko dira eta otsailaren 5etik aurrera eskuratu ahal izango dira Gazte Bulegoan.

Beranduago, 19:00etan, Zelaieta parkean, Perubeleren aurkezpena egongo da eta ondoren jaietako protagonista nagusia den honekin kalejira bat egingo da. Ibilbidean zehar Udazken taldeko dultzaineroak izango ditu bidelagun eta parte hartzen duten guztiak animatuko dituzte.

19:30etik aurrera atseden hartu ahal izango da Zelaieta parkean jarriko den karpan eta han zornotzarrek txorizoa eta sagardoa jan eta edan eta ordu erdi beranduago Gora Herria taldeak egingo duen erromeriarako indarrak hartu ahal izango dituzte.

Larunbaterako, otsailak 10, 18:30ean magia ikuskizuna antolatu da Asier Khidam magoaren eskutik.

19:00etatik aurrera, La Cuadrilla de la TIa kaleko ikuskizun musikalak Amorebieta-Etxanoko kaleak girotuko ditu zornotzarrak animatuz eta 20:30etan, Zelaieta parkean egongo den karpan, DJ XAIBOR izango da eta jendea dantzatzen animatuko du.

Beste urte batez, Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek mozorro lehiaketa antolatu dute eta aurtengo gaiarekin lotuta dagoen mozorrorik onenari saria emango diote: Munduko karnabalak

Igandea, otsailak 11, egun lasaiagoa izango da eta Udabarri dantza taldearen eskutik 12:00etatik aurrera Inauterietako dantzak ikusi ahal izango dira herriko kaleetan.

Inauterietako asteartea

Asteartea, otsailak 13, 17:00etatik aurrera Zelaieta parkean. Photocall bat egongo da txikienek argazki bat atera dezaten oroigarri gisa. Orduerdi beranduago kolpez blai ikuskizuna eskainiko dute Zo Zongó batukada taldekoak.

18:00etan Nafarroa Zentroan nagusientzako mozorro lehiaketa egingo da. Ondoren lunch bat egongo da eta Inauterietako dantzaldi bat parte hartzen duten guztientzat.

19:00etan dultzaineroen laguntzarekin Inauterietako kalejira bat egongo da. Zelaieta parkean hasiko eta bertan baita ere datorren urtera arte agur esan ondoren erre egingo da Perubele. Txikienentzat txokolatada bat ere egingo da.

Artículo anteriorNUEVO ROBO EN UN LOCAL JUVENIL
Artículo siguienteZelaietako programazioa Otsaila-Ekaina 2018