Imanol Aragon, garaile, mendien ‘Erronka’n

Eitb.com Erabiltzaileen botoen % 32 lortu ditu. Atzetik, Juan Lameirinhas eta Jose Antonio Ortiz de Zarate geratu dira, bozen % 22 eta 14 eskuratuta.
Untzillaitz mendiari egindako argazki batek eman dio garaipena Imanol Aragon erabiltzaileari mendien “Erronka”n. Irabazleak botoen % 32 lortu ditu. Podiuma osatzeko, Juan Lameirinhas eta Jose Antonio Ortiz de Zarateren irudiak; bozen % 22 eta % 14 eskuratu dituzte ‘Erronka’ honetan. Honebestez, bigarren aldiz irabazi du zornotzarrak ETBko “Eguraldia”k eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketa.

Bozketen harira, kontu bat gogorarazi nahiko luke antolaketak: erabiltzaile bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahalko du egunean (ezin dira helbide elektroniko ezberdinak erabili muga hori saihesteko). Hori horrela, baliogabetutako botoak kenduta, horrela geratu da aste honetako klasifikazioa:

Imanol Aragon: % 32
Juan Lameirinhas: % 22
Jose Antonio Ortiz de Zarate: % 14
Bittor Gorasabel % 8
Irai Lopez % 7
Jose Luis Cazallas % 6
Carlos Ramos % 6
Ramon Beitia % 3
Javier Bastida % 1
Alexander Rodrigo % 1

Laster jakingo dugu zein izango den azaroaren 12tik 18ra arteko asterako “Erronkak” proposatuko duen gaia.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.