IBILALDI ETA BABAJANA EGUN ZORAGARRI BATEN

Urtero bezala, aurten ere ohitura bihurtu den Aramotzetik ibilaldia eta ondorengo babajana Artaunen egin dugu asteburu honetan. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoan eguraldi zoragarri batez disfrutatu dugu.

Goizeko 9,30etan irten Zelaieta parketik eta Mikeldiren ibilbidetik Mugarra mendia igo eta handik Artauneko bidea hartu genuen. 4 ordu t’erdiko ibilbidea egin ostean, Artauneko txokoan arropa zikiak jarri eta Juantxuk egindako baba izugarri gozoak jan genituan.

29 pertsona batu gara aurtengoan eta zalantza gabe, aurtengo esperientziarekin, datorren urtean gehiago izango gara.

img-20161126-wa0034-copiar

Artículo anteriorHOGAR DULCE HOGAR!!!
Artículo siguienteLa zornotzarra Oihane Mujika a salvo tras el tiroteo de Ohio