HERRI LASTERKETA ARRAKASTATSUA

Zornotza pozez zegoen kirolari artean. Animatzaileak nonahi zituela, Zornotza KORRIKA zebilen. Ilusioa, gogoa eta kirola egiteko grina eraman zituen aldean XI. Herri Lasterketak. Urtero bezala, giro herrikoia sortzea lortu zuten antolatzaileek (Zornotzako Atletismo Eskola, Maran Kirolak eta Lemoako Udal Atletismo Eskola) eta horrez gain, inguruko herrien parte-hartzea bultzatzea, Zornotzan maila ona dagoela ikusita. Horren adibide ditugu atletismo eskolako jubenilak eta baita txikienak ere. Gainera, absolutuan gain hartu zion Iraia Garcia zornotzarrak, Samira Ahbouche marokiarrari, 2 minutuko aldearekin. Bikain Iraia eta zorionak parte-hartzaileei guztiei!
Amaia Larruzea
ARGAZKIAK HEMEN

Artículo anteriorUNA DELEGACIÓN DE SUECIA, VISITA LAUAXETA IKASTOLA, PARA CONOCER DE CERCA SU SISTEMA DE GESTIÓN
Artículo siguienteII DANTZARI EGUNA ZORNOTZAN