HELDU DA UDABARRIA!!! Goazen natura aztertzera!

Neguak ikasteko aukera piloa emonez gero be… ez dago udabarriak dakarren poztasuna bezalakorik!!!
Natura itzartzen dagoala ikusteak benetan zoragarria da.
Sasoi hau kontutan izanda… Karmengo Amatik, egion doguzan hiru egonaldi konpartitu nahi doguz guztiokaz.
Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak, “Baratze Baserri Eskola” eta bere ingurua ezagutu dabe. Bertan, baserri giroan, etxabereak eta lurrak emoten deuskuzan aukerak benetan hurbiletik ezagutu dabez. Horrez gain, beharbada etxetik kanpo lehenengo gaua egin dabenak be, hainbat izan dira. Halako esperientzia polita!!!
Lehen Hezkuntzakoak (2. eta 4. mailako umeak), ingurune desberdin bi ezagutzeko aukera izan dabe.
Batzuk Ajangiz (Gernika) inguruko Lurraska Baserri Eskolan igaro dabez hiru egun. Bertan, baserriko paisaia, ortua eta beste lehen sektoreko hainbat eginkizun ezagutu eta praktikatu dabez.
Beste batzuk, aldiz, Itsasoko munduari egin deutsie hurbilketa, Lekeitioko Trinkete Etxean.

Ziur gagoz ikasteko aukera bikainak izan direla, bai ezagutzaz eta bai esperientzi bezala!!!
Zuoi guztioi, udabarriak eskeintzen dituan aukerak bizitzera animatzen zaituegu!
Natura biziii!!!

Artículo anteriorSe pone en marcha la nueva oficina de empleo de Amorebieta-Etxano
Artículo siguienteXABIER AMURIZA Torreburutik mundura