Hau egun ederra, Alex Txikon

Gaur, maiatzak 8a, egun lasaia izan da geuretzako hemen, Everest/Lhotse/Nuptseko Behe Kanpamenduan. Goizean eguzkiak berotu gaitu, ta sano gustora egon gara. Eguerdiko ordu batetarako, Ferran Latorre ta Enric Llonche 2. kanpamendutik jeitsi dira. Ferran Latorre lagun handia da, 2010 urtetik Annapurna mendian egon giñela azkenengoz taldekide bezalaxe. Orduan Edurne Pasabanen espedizioan giñen biak. Jose Carlosekin ere askotan egonda da Ferran, hirurok ‘Al filo de lo imposible’n ibilitakoak. Beraz, imajina dezakezuenez, arratsalde osoa pasa dogu kontu kontari, oroitzapen oso politak. Agian lehengo espedizio horiek ez dira itzuliko, baina amestu ta gogoratu egiten doguz maitasun berezi bategaz. Ai, zein momentu ederrak…

Bestalde, hemen, morrena eder honetan, arratsalde ederra eskeini digute bertako jainkoek. Azkeneko momenturarte, Jose Carlos eta biok zalantzakaz egon gara. Bazirudien maiatzak 11a, hau da, datorren igandea, egun aproposa izan ahal zala berriz ere Nuptsea saiatuteko, baina azkeneko momentuan eguraldiaren partea jazo dogu, eta mendebaldeko haize gogortxue igarri deuskue 11rako, norabide ta indar bardinagaz, aurreko saiakeran buelta eman behar izan gendun haize berbera. Beraz, bihar egun osoa pasauko dogu morrena honetan, seguruenik 12a ona izan ahal da. Beraz, ea bihar albiste on bat eman ahal dizuedan, eta larunbatean goruntz urten ahal garen.

Bestalde, gaur Juanra Madariaga ta Jorge Salazarregaz hitz egin dogu, ta Juanra askoz hobeto sentitzen da. Beraz, ea egun gutxi barru Behe Kanpamentura itzultzen diren, beraien falta agerikoa da eta!!!

Besarkada handi bat!!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.