HAU DA AURTENGO BIZKAIKO SAGARDOA !!! TXOTX !!!

Bizkaiko Sagardogileen Elkartea osatzen duten 9 artisau-upategiek txotxa irekitzeko ekitaldia ospatu dute gaur. Aitzol Atutxa aizkolaria izan da sagardo berria dastatzeko eta Bizkaiko denboraldia inauguratzearen arduraduna. Ospakizuna Zornotzako Uxarte Sagardotegian kokatu da. Ekiltadian Bizkaiko Foru aldudiko Ingurune sailako zuzendaria, Lucia Isla, eta Amorebieta Etxanoko alkatea, Andoni Agirrebeitia ekitaldian egon dira, besteak beste.
IMG_2882 (Copiar)

• Bizkaian sei sagardotegik egiten dute Eusko label sagardoa. Baina kontutan izan beharreko da, Bizkaian, produktore guztiak bertako sagarrarekin egiten dutela sagardoa. “Bizkaian label produktua daukagu, ez dugu kanpoko sagarrarekin sagardorik egiten”, zehazten dute Bizkaiko Sagardo Elkartetik. Sagardotegi bakoitzak aukeratzen du gustuko nahasketa; izan ere ez da sagardo homogeneo edo berdin bat lortu nahi Eusko Labelean, sagardotegi bakoitzak bere ukitua emateko aukera izatea nahi da, analitikoki nahiz organoleptikoki kalitatezko sagardoa dela ziurtatu. Bizkaian 180.000 litro egin dira 2015ko uztan, %100 Bizkaiko sagarrarekin. Durangaldea, Busturialdea, Uribe Kosta, Txorierri eta Lea Artibai dira sagarra egiten den eskualdeak eta hemen ere uzta desberdina izan da. Sagarraren kalitateari dagozkionez , sanoa heldu da biltegietara aurten ere.

• Bizkaian ditugun sagar motak desberdinak zukuari ezaugarri desberdinak ematen dizkie. Aurtengoa aroma ugarikoa eta freskoak dira, ahoan gorputz ederrekoak eta txinparta finakoa. Bizkaiko sagardo berria arina eta errazak, tanino edo polifenol gutxiagokoak dira.

• Bizkaian sagardoa elaboratzen duten sagardogileek kalitatezko produktu bat lortzeko ahalegin handia egiten dute. Helburua diferentea den sagardo bat (%100 bizkaiko sagarrarekin eginda) ahalik eta merkatu eta kontsumitzale gehienetara zabaltzea da. Azkenengo bi urtetan hiru hektarea sagarrondo gehitu dira Bizkaiko zonalde deberdinetan. Joan den urtea 1,5 hektarea Zornotzan eta 2014 urtean beste 1,5 hektarea sagarrondo Muskizen.

• Aurtengo sagardoari datxekiola, ezaugarri oso zehaztuak ditu: Usaintsua, fruta usain freskoak dituena. Ahoan gorputz ederretako eta ibilbide luzekoa. Aurtengo sagardoa freskoak dira orokorrean, kolore horixka bizia duena. Txinparta finakoa eta edalontzian espuma marka gehiago uzten duena. Gainera, aurtengo sagardo alkohol graduazio altuagoa era badu, Bizkaiko sagardo berriak, azukre gehiago ekarri baitute orokorrean.

Artículo anterior#Petrarocks for @matchingswans
Artículo siguienteMikel Garitaonandia cumple 100 partidos con el Zornotza ST