Zornotzako Duatloia: Julen Larruzea eta Lurdes Oiarzabal irabazleak

Aurten ere, zornotzarrek Zornotza duatloiarekin hasi dute udaberriko lehenengo domeka. Ez da giro izan markak hausteko ezta norberaren probarik onena burutzeko ere; izan ere, euriak ez du errukirik izan eta hotzarekin batera, parte hartzaileak guztiz kikiltzea lortu du. Hala ere, kemena erakutsi dute duatloilariek, erakustaldi ederra aurkeztu nahian.

Gizonezkoetan, Julen Larruzea larrabetzuarrak irabazi du 02:09:56-ko denboran burutuz proba; eta, emakumezkoetan berriz, Lourdes Oiarzabal errenteriarra izan da garaile 02:34:47-ko denborarekin. Zorionak bioi!

Jurgi Etxeandiaren errekorra ez du inork gainditu -1:49:34- eta gainera, aurten Etor eta Jurgi Etxeandiak ezin izan dute lehiatu eta kirolarien familia honen izenean, gazteena izan dugu, Ibai; zeina, 7. geratu da sailkapenean.

Tamalez, ez da zornotzarrik igo podiumera, ez banaka, ezta taldeka ere. Hala ere, presente izan ditugu batez ere, Extrem Zornotza taldekoak; dardarka etengabean egon dira, hotzak bereak eta bi egin dizkie-eta.

Oro har, honakoa izan da Extrem Zornotza taldeko podiuma:
Ibai Etxeandia 02:14:52
Olano 02:16:43
Mentxaka 02:19:07
Amaia Larruzea

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN
DSC_0320

DSC_0310

Artículo anteriorGazte Eguna Zornotzan
Artículo siguienteUna media de 590 diarios en el ascensor de ZUBIZABALA