GURE PLANETA LAGUNTZA ESKE (Ane Romero, Urritxe. 4. DBH)

-LAGUNTZA! Laguntza!

Hori zioten oihuak entzunez bat-batean esnatu nintzen. Begirada altxatu eta bakarrik nengoela konturatu nintzen, txalupa txiki batean ozeano erdian galdurik. Egia esan, ez nekien zer gertatu zitzaidan edo nola ote heldu nintzen haraino, baina… bakarrik banengoen, nondik zetozen oihu horiek? Itsasoa bare zegoen momentu hartan baina izugarrizko zaratak entzuten nituen, eztul eta oihuen arteko nahastea… Zer ote zen hura? Hainbat galdera etorri zitzaizkidan burura, zorabiatzen hasia nintzela eta bat-batean konortea galdu nuen. Esnatu nintzenean, ozeano sakonean galdutako arroka zati batean nengoen.

-Aitoooor! Esnatu da gure bisitaria – Entzun nion kaioari, eta zegoeneko, guztiz zoratuta nengoela pentsatzen hasia nintzen… Nola hitz egin zitekeen kaio batek?

-Ongi etorri gure aberrira neskato! Suposatzen dut oraindik galduta sentituko zarela, kolpe ederra eman zenuen-eta. Eskerrak Jonek ikusi zintuela.- Esan zuen mutilak kaioari begiratuz. Ezin nuen sinetsi gertatzen ari zena.

-Baina… Non nago?- Esan nuen nire inguruari begira- Zergatik dago dena hain kutsatuta? Eta zer da entzuten den zarata hori?

-Lasaitu zaitez neska. Hau Kantauri itsasoa da.- Harriduraz eta mesfidantzaz begiratu nion- Bai, sinistu ala ez, gure Itxaso maitea hemen ikusten duzun zabortegia bihurtu da.

-Baina… Nola liteke ? Zelan heldu gara egoera honetara?- Galdetu nion orduan.

-Lotsagarria da, bai, baina hondamendi hau gizakiak eragindakoa da. Hainbat urtetan zehar neurrigabe kutsatzen ibili ondoren, hau da emaitza. Ikusten duzunez, gure itsasoko urak bere kolorea galdu du, orain grisa da eta lehen zeukan oxigeno gehiena galdu du. Ekosistemak guztiz hondatuta daude, arrainak, algak, txoriak… den denak gaixotzen ari dira eta pixkanaka gris kolorea hartzen ari dira. Lehen aipatu duzun zarata eta oihu horiek haien laguntza eskaerak dira.

-Egoera hau jasanezina da!- Esan nion malko artean- Ama lurra hondatzen ari gara eta bizitza akabatuko dugu horrela jarraituz gero.

Bi ordu gehiago igaro nituen han haiekin hitz egiten eta horren ostean etxera eraman ninduten. Egun hartatik aurrera, ekologia talde baten zuzendaria naiz eta Lurra salbatzeko nire esku dagoen guztia egiten dut, batez ere jendea kontzientziatuz, horregatik gertatu zitzaidanaren istorioa publikatzea erabaki dut, ingurumena zaindu ezean gure planeta hondatuko dugula erakusteko eta jendea honen kontra mugiarazteko.

Artículo anteriorKaio begiralea (Aitor Alonso, Urritxe 4. DBH )
Artículo siguienteITSASOAREN DOINUA (Mikel Iturrate, Karmengo Ama)