Gure esku dago Zornotzan, Urtarrilaren 24ko aurkezpena

Aurreko larunbatean, urtarrilaren 24an, Gure Esku Dago herri dinamikak 2015. urterako ekimenak aurkeztu zituen Zornotzan, Zelaieta Zentroan.Jai giroan, txalapartaren doinuak hartu zituen bertaratu zirenak.

Auditorio betean, hasteko, 2014ko Giza Kate erraldoia ekarri genuen gogora eta eskerrak eman herritarrei ordura arte egindako ekitaldietan parte hartzeagaitik eta katera hain modu jendetsuan hurreratzeagatik. 1.500 zornotzar izan zen 4. kilometroan, Abadiñon, ekainean! Hori erakusteko bideo eta argazki politak ikusi genituen bertan geundenak.

Herritarren dinamika den honetan, zornotzarrak izan ziren protagonista. Aurkezpen lana ezin hobea izan zen: EITBko esatari den Eider Bilbaok eta Udal Euskaltegiko zuzendari den Rafa Ugaldek, biok herrikoak, argi eta modu oso atseginean eraman zuten ekitaldia.

Bideo baten bitartez, aurten izango diren ekitaldien berri izan ostean, eginbeharrekoak hobeto ulertzeko, ariketa praktiko bat egin genuen eszenatokian eta horretan ere hainbat herritar ezagunek hartu zuten parte: Siren taldeko Onintze eta Jokin; Javi Renobales aktorea; Miren Larrea txotxongilo aktorea; Unai Ormaetxea nertsolaria; Iratxe tabernaria; Anton Mardaraz herritarra; Iraia Garcia korrikolaria, Eider eta Irati herriko umeak…

Amaitzeko, aukera izan zen ohial zatiak hartu eta personalizatzeko. Batzuk, ohial zati handiak eskatu zituzten euren Txokora, lantegira edota famili artera eramateko. Horrela ,lana elkarbanatuz, gehiago izango gara eta zeregina atseginagoa denontzako. Umeek ere izan zuten euren txokoa kanpoan jarritako karpapeko tailerretan eta sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera ere izan genuen.

Aurtengo helburua ezberdinen arteko borondatea jostea da. Horretarako, ohial zatiak pertsonalizatu, josi eta hautestontzi erraldoi bat egingo dugu, ekainaren 20an herrialde bakoitzak bere hiriburuan erakutsiko duena. Herriz herri eta auzoz auzo jositako ohial zatiak ohial bakar eta koloretsua osatuko dute.

Desberdinen arteko borondateak josi ahala, ehunduko dugu erabakia

Es la hora de tejer voluntades entre diferentes. Empecemos a hilvanar el derecho a decidir.

GAURKO HAUTESTONTZIA, BIHARKO ERABAKIA
LA URNA DE HOY, LA DECISION DE MAÑANA

Artículo anteriorAlex Txikon se encuentra ya en el campo base del Nanga Parbat
Artículo siguienteKine zine kluba