GOSARI GOZOAK URTARRILETIK AURRERA

Zer da GOSARI GOZOAK?
GOSARI GOZOAK Zornotzako LUTABER elkarteko zenbait ostalarik proposatutako ideia da, eta Ametxen babesa jaso du.
Hilero, azken asteartean, goizeko 09:30ean, Zornotzako tabernaren baten antolatuko den kantaldia edo musika ekitaldia; betiere, kasuan kasuko tabernak prestatutako gosari gozoarekin.
1. Ostalaritza arloko establezimenduetan izango dira ekitaldiak.
2. Establezimenduko hizkuntza paisaia zainduko da, eta kartel eta ohar guztiak euskaraz ere egon beharko dira. Kartelak-eta euskaraz ipintzeko ostalariek euskara zerbitzuaren laguntza izango dute.
3. Ekitaldiaren bitartean establezimenduan dagoen zerbitzariak gaitasuna izan beharko du bezeroei zerbitzua euskaraz emateko; behinik behin, ulertu eta eskatutakoa ateratzeko, edo prezioa euskaraz esateko.
Establezimenduak bigarren eta hirugarren puntuak ezinbestean bete beharko ditu, ekitaldia bertan egin dadin.

Ekimen honen atzean euskal guneak sortzeko ahalegina dago, eta euskarazko harremanak sortzea erabilerari beste bultzadatxo bat emateko.

Lehenengo ekitaldia:

Eneko Larruzea

Urtarrilaren 30a

09:30

Tomasa taberna

ERDU ETA GOZATU GOSARI GOZOA!!

Artículo anteriorKORALEKO IPUIN LEHIAKETAREN IRABAZLEAK
Artículo siguienteESKALADA, SENTSAZIOEN ARTEAN