GISETZAK IRABAZI DU ESKUALDEKO BOLO TXAPELKETA

IMG_2648 (Copiar)

Gaur bolo txapelketaren azken partida jokatu da eta Gisetza taldea izan da garailea, guztira 3.974 puntu eskuratu duelarik. Bigarren Belatxikieta taldea 3.952 puntuekin. Beñat eta Eneko Gorospe, Jose Luis Arregi eta Jokin Arregi, Urko Izagirre eta Iker Zearreta dira taldearen kideak eta Gregorio Zearreta eta Jose Miguel Bilbao ordezkoak.
IMG_2645 (Copiar)
Iñigo Uriel
Eskualdeko banakako bolo txapelketan berriz Iñigo Uriel, Belatxikieta taldekoa izan da txapelduna. Gogoratu, gainera, Bizkaiko txapelketa Iker Zearretak irabazi duela, Josune Sarrionaindia emakumezkoen txapelketa eta binakako Bizkaiko Txapelketa Beñat Gorospe eta Jokin Arregik irabazi dute.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.