GIMNASIA ERRITMIKA 1. ERAKUSTALDIA

Pasadan hilaren 20an, Larreako Polikiroldegian, Zornotzako Gabonetako Gimnasia Erritmikako lehen erakustaldia ospatu zen.
Antolatzailea Karmego Ama Ikastetxeko Gurasoen Elkartea izan zen eta Larreako Polikiroldegiko Gimnasia Erritmikako taldearen laguntzarekin.
Parte hartzaileak, taldea duten herriko hiru ikastetxeak izan ziren (Karmengo Ama Ikastetxea, Larreako Polikiroldegia eta El Karmelo Ikastetxea) eta ehundik gora partaide izan ziren. Gonbidatua Zaldibarko Gimnasia Erritmikako taldea izan zen, esperientzia eta adin handiagoko neskak osatzen dutena, gure herriko neskak ikusi dezaten zelan moldatzen den erakustaldi hauetan parte hartzen ohituta dagoen talde bat.
Ekitaldiak ordu bateko iraupena izan zuen, eta taldeek Larreara hurbildu ziren familia eta lagunen artean, koreografiak eta dantzak erakutsi zituzten. Helburua,herriko taldeen artean, elkar ezagutzea, elkarrekin lan egitea eta gorantza datorren kirol mota bat erakustea zen eta helburu hori soberan bete da.
Nerbioak ez ziren falta izan ezta ere zuzeneko arazo txikiak, baina gimnastek ipini zuten emozioa, ilusioa eta ekitaldiaren alaitasuna, gaindiezinak izan ziren. Horrela, eguberriko ospakizunei hasiera eder bat emanez.
Nahiz eta lehengo esperientzia izan, etorkizunerako helburua urtero ekitaldi bat egitea da. Karmengo Ama Ikastetxeko Gurasoen Elkartetik komentatzen dute erakustaldiaren harrera zoragarria izan dela, bai parte hartzaileen eskutik bai herriko merkatari eta instituzioen aldetik.

Artículo anteriorIV. TORNEO NAVIDEÑO DE BALONCESTO
Artículo siguienteZORNOTZAKO GAZTEAK BILERA URTARRILAK 16an