FORU ALDUNDIAK AUTZAGANEKO TUNELAK BISITATZEKO AUKERA ZABALDU DU

Bizkaiko Foru Aldundiak, hurrengo asteotan martxan izango den, Autzaganeko saihesbidera bisitak ezagutzeko gonbitea luzatu du.Bizkaiko Foru Aldundiak, saihesbidea ireki baino lehen, Amorebieta Etxanoko auzokideei azpiegitura ezagutzeko aukera eman nahi die, lan-prozesuaren nondik norakoak, segurtasun sistema, tunelen kontrola eta zubibideak ezagutaraziz.
Bisita martxoaren 16an izango da,arratsaldeko 16:00etan.Parte hartzeko, izena eman behar duzue NAGUSI ARETOAN edo 94 694 11 29 telefonoan 16:00etatik 20:00etara.Plaza kopurua mugatua da.

Hitzaldia
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, NAGUSI ARETOren bidez “Amorebieta-Etxanoko Historiaren” hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Amorebieta-Etxanoko historiari buruzkoa izango da eta Enriqueta Sesmerok emango du Nagusi aretoan martxoaren 20an, 18:00etan. Ekintza honen helburua herri-ondasunen balioa azpimarratzea da,testuinguruan jartzea, eta bere papera modu parte-hartzailean,ulergarrian eta atseginean azaltzea. Izena emateko, herriko pertsona nagusiek NAGUSI ARETOra jo dezakete astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara edota ondoko telefono zenbakira deitu : 94 694 11 29. Plaza kopurua mugatua da.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.