Euskeraren Nazioarteko Eguna Zornotzan

Amorebieta-Etxanoko udalak adostutako deklarazio instituzionala irakurri du gaur Andoni Agirrebeitia alkateak eta era berean 501 Baietz! Kanpainan parte hartzera gonbidatu ditu zornotzar guztiak.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna da.

Ospatzeko, euskararen gizarte erakundeek, euskaltzaleek eta erakunde publikoek lan handia egin dugulako euskararen normalizazioan azken hamarkadetan eta hizkuntza asko ez bezala bizirik iritsi delako gaur egunera. Hala ere, UNESCOk berak hizkuntza ahulen zerrendan jarri du euskara, eta normalizaziotik urrun dago oraindik. Beraz, euskararen normalizazioa aldarrikatzeko eguna ere bada; euskal herritar guztiontzat eguneroko arlo denetan euskara harremanetarako eta bizitza sozialerako hizkuntza nagusia izan dadin.

Hazkunde prozesua izan da EAEn euskara biziberritzearena, eta bi izan dira prozesu eredugarri horren zutabe nagusiak: hezkuntza eta helduen euskalduntzea. Azken hamarkada hauetan, milaka eta milaka izan dira heldutan euskara ikastea erabaki duten herritarrak, eta milaka euskararen aldeko hautua eginez, euskararik jakin edo jakin ez, euren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntzaren aukera egin dutenak.

Hala beraz, hori guztia kontuan izanik, Udal honek honako konpromisoak bere egiten ditu:

1) 2015eko Euskararen Egunean, euskarara hurbiltzeko hautua egin duten pertsonei aitormena egin nahi zaie, euskararen biziberritze prozesua etengabe elikatzen baitute pertsona horiek, eta haien guztien gogo, kemen eta ahalegina omendu nahi dira.

2) Herritarrei deia egiten die, abenduaren 3tik 31ra 501 BAIETZ! kanpainan beren konpromisoa adierazi dezaten.

Artículo anteriorAbenduak 3; euskeraren eguna
Artículo siguienteAmorebieta-Etxano Cup