“Euskeraz bizi nahi dut” lasterketa herrikoia

 

KONTSEILUAK, “Euskaraz bizi nahi dut!” ildoa herriratzeko konpromisoa hartu du. Dinamika honen bidez, Euskararen normalizazioari beharrezkoa duen bultzada herrikoia eman nahi diogu. Ekimen ezberdinak antolatuko ditugu eta haien artean, egun eta ordu berean Euskal Herriko auzo eta herri ezberdinetan lasterketak egingo dira.
Euskal Herrian Euskaraz, Esait, eta Nañon Zorrontzan Euskaraz taldeek, irailaren 22an eguerdiko 12:00 etan Zubiondo parkean antolatuko dugun Herri lasterketara gonbidatzen zaituztegu.
Lasterketan parte hartuz edo korrikalariak txalotuz, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA aldarrikatu gura dugu, denok batera lortuko dugu.
Lasterketa mailak:
Txikiak (0-6): 200m
Gazteak (7-11): 500m.
Jubenilak (12-17): 1000m.
Helduak (18tik gora): 5000m.
Lasterketa – ezaugarriak:
ñ – Lehiakortasunik gabeko lasterketa parte hartzailea antolatu nahi dugu.
ñ – Lasterketek ez dute sailkapenik izango.
ñ – Parte hartzaile guztiei diplomatxo bat emango diegu. Diplomatxo bakoitzak zenbaki bat izango du egunean bertan egongo den zozketan parte hartzeko (hiru opari banatuko dira).
Lasterketan parte hartzeko:
ñ Egun berean, irailaren 22an, lasterketa gunean 11:00etatik 12:00etara apunta zaitezkete.
ñ Haurrak: izena ematea 2€ + kamiseta 7€
Neurriak: 6-8 urte, 8-10 urte eta 10-12 urte
ñ Helduak: izena ematea 5€ + kamiseta 10€
Neurriak: S, M, L, XL
Kamiseta hartu ala ez aukerakoa izango da
ñ Kamisetak bakarrik 10€

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.