EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZORNOTZAN

Abeduaren 1ean, zapatuan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Herriko Plazan (Udaletxe aurrean), Zornotzako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Nañon Zorrontzan Euskeraz elkarteen eskutik. Aurten, berriz ere, Zornotzako koadrillen batzordearen laguntza eta parte-hartze zuzena ere izango dugu ekitaldian zehar.

Helburua, ohiko moduan, euskaldunok gure hizkuntza aldarrikatzeko eguna izatea da eta bide batez ondo pasatzea, ekitaldi xume baten bitartez.

Horrela bada, goizeko 12etatik aurrera zabalik egongo da txosna eta ez da musikarik eta talorik faltako. Ordu berean, herrian zehar bertso-triki poteoa egingo da. Gerora, 13:00ak aldera umeentzako ikuskizuna izango da (“Madiber” magoa). Ostean, pasta txapelketa, gazteen koadrillen eskutik, 14:30etan sari-banaketa egiteko. 16:00etan jinkana edo kirol egokituaren erakustaldia egongo da (oraindik zehaztu barik). Azkenik, 17:00 eta 19:00ak artean erromeria izango da, herriko musikariek eskainia.

Euskal prentsaren egoerari buruzko mahai-ingurua

Abenduaren 4an, Zelaieta Zentroko auditorioan, euskal prentsaren egoeraren inguruko mahai-ingurua egingo da, arratsaldeko 7:30etan. Bertan luxuzko partaideak arituko dira: Martxelo Otamendi (Berria egunkariko zuzendaria), Xabier Letona (Argia aldizkariko zuzendaria), Jone Guenetxea (Anboto aldizkariko zuzendaria) eta Mikel Irizar (euskarazko tokiko hedabideak biltzen dituen Tokikom erakundeko burua).

Jorratuko den gaia hauxe izango da: azkenengo hamarkadetan euskaldunen kopurua nabarmen igon da, 850.000 hiztun inguru gaur egun; era berean, urte hauetan euskera hutsean idatzitako egunkari eta aldizkariak Euskal Herriko bazter guztietan ugaritu diran arren, irakurleen kopurua ez da neurri berdinean hazi; zer dago honen guztiaren atzean? ba al dago modurik egoera honi buelta emateko? zeintzuk dira euskal prentsa idatziaren etorkizuneko erronka eta arriskuak?

Artículo anteriorOMER ALVAREZ Subcampeón de España de culturismo
Artículo siguienteNAÑON ELKARTEA TUTERAKO IKASTOLAREKIN