EUSKAL HERRIKO BATUKADENTOPAKETA ZORNOTZAN

Euskal Herriko Batukaden Topaketaren 4. edizioa martxan dago. Aurreko hiru urteetan Lasarte-Orian egin den perkusio festa handia Zornotzan ospatuko da, maiatzaren 21ean, ‘Hemen eta han, takatan!’ lelopean.
Zornotzako Zaparrada eta Lasarteko Dinbi Banda batukada taldeek antolatuta, egun osoko egitaraua izango da: tailerrak, kontzertuak, bazkaria eta, nola ez, perkusioa, Euskal Herri osoko batukadak bilduko baitira, giro aparta sortuz.
Egun horretan parte hartu nahi dutenek topaketaren webgunean eman dezakete izena (http://batukadentopaketa.eus/) , taldeka zein banaka. Modu honetan, batukada talde batean ez dagoen, baina perkusioa atsegin duen edo mundutxo honetan lehen urratsak egin nahi dituenak ere izango du gurera hurbildu eta gozatzeko aukera.
Urtetik urtera hazten joan den hitzordua arrakastaz aurrera ateratzeko laguntzaile sare handi bat osatzeko asmoa dugu, eta honakoak dira zerrenda horretako lehen izenak: Ametx Erakunde Autonomoa, Gaztea Irratia, TaPuntu kooperatiba eta Beittu Video Factory.
Topaketa hurbildu ahala joango gara zehaztasun gehiago ematen. Bitartean gurekin harremanetan jarri nahi baduzue edo informaziorik behar izatekotan, hona bideak:
Webgunea: http://batukadentopaketa.eus/
E-posta: eh4bt@batukadentopaketa.eus
Facebook: https://www.facebook.com/ehbatukadentopaketa
Twitter: https://twitter.com/4ehbt
Laster arte!

Artículo anteriorOPERACIÓN KILO
Artículo siguienteAmetx Zornotza – Xuven Cambados. Larunbata apirilak 9, 20:00etan. Larrea Pol.