Euskal dantza eta dantza klasikoa

1660ko maiatzean, Luis XIVa Maria Teresarekin ezkondu eta Donibane Lohizunen ospatu zituzten ezteiak. Bertan ikusitako dantzarien oroitzapena Parisera eraman omen zuen Eguzki Erregeak eta urtebete beranduago, 1661an dantzaren akademia sortu zuenean, hogeitabost euskal dantzari deitu omen zituen bertara.

Horren ondorio ote dira dantza klasikoaren izendegian ageri zaizkigun euskal urratsak? Pas de basque edo saut de basque ballet eskola guztietan dantzatzen dira. Dantza klasikoaren izendegian jatorrizko izendapena duten urrats bakarrak dira.
Ez dakigu Parisko lehen dantza akademia horretan aritu ziren euskal dantzariek zer nolako arrastoa utzi zuten. Dantza klasikoan jasotako izen deigarri horiez gain ezer gutxi dakigu balletaren bilakaeran euskaldunek izan zezaketen eraginaz. Gipuzkoako eta Zuberoako dantzek dantza akademikoarekin dituzten antzekotasunak azpimarratzen dira maiz euskal dantza ballet klasikoaren ama izan daitekeela argudiatzeko. Baina aitortu behar dugu, luzeagoa dela mitoaren itzala, gaiari buruzko ikerketen soka baino, eta ezer gutxi dakigula horri buruz, aipatutako datu urrietaz haratago.
Antzekotasun koreografikoak daudenik ez da zalantzan jartzen, eta ez bakarrik euskal dantza eta dantza klasikoaren artean. Ingalaterrako morris dantzak, Espainiako Eskola Boleroa, Provenzako karaktere dantzak, edo Errumaniako Calusari dantzak urratsez urrats aztertuta harrigarriak dira aurki daitezkeen antzekotasunak. Juan Antonio Urbeltzek azaldu duenez, XVI. mendetik aurrera Europako gorteetan dantza-maisuek jorratzen zuten errepertorio eta dantzaren didaktika bera aurki daiteke XVIII. eta XIX. mendeko akademia militarretan, eta baita Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak 1824an argitaratutako Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan ere.

(eke.org web gunetik ateratako informazioa)

Artículo anteriorSolidaridad con Palestina y Sahara
Artículo siguienteKarmego Ama gana IV First Lego League

1 COMENTARIO

  1. Carly these are BEAUTIFUL! I am so so proud and happy to see you grow as a photographer. I am so happy to see you find your psaoisn and pursue it to the fullest. V, Jason and Baby J look awesmoe Love you!!!