Enplegua suspertzeko programa jarri dute abian Amorebieta-Etxanok eta Arratiak

• Interesa duten pertsonek ekintzailetza-gaitasuna bai, baina ez dute zertan enpresa sortzeko asmorik izan.
• Prestakuntzarako eta aholkularitzarako izango dira lehenengo hiru hilabeteak, eta 350 euroko diru-laguntza emango zaie partaideei hileko. Negozioa martxan jarri nahi izanez gero, berriz, 5.000 euroko laguntza jaso ahalko dute.
Lanik gabe dauden pertsonek eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda daudenek auto-enpleguaren bidez lan merkatura sartu ahal izatea xede duen programa jarri dute martxan Amorebieta-Etxanoko eta Arratialdeko udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenari jarraiki.
Interesa duten pertsonek ez dute zertan enpresa sortzeko asmorik eduki, nahiz eta beharrezkoa den ekimenerako gaitasunak izan. Prestakuntza eta aholkularitzarako izango da lehenengo fasea, hiru hilabetekoa, eta hilean 350 euroko diru-laguntza emango zaie parte hartzaileei. Negozioa martxan jartzeko, berriz, 5.000 euroko laguntza izango dute, baldin eta enpresa-jarduerari gutxienez 12 hilabetez eusten badiote.
Jasotzen diren eskaeren artean hautaketa egingo da. Izena emateko epea uztailaren 15etik irailaren 8ra bitartekoa izango da. Nafarroa Zentroa da izapideak gauzatzeko tokia, eta ordutegia, goizeko 8:30etik eguerdiko 14:30era, astelehenetik ostiralera bitartean.

Artículo anteriorLas fiestas llegan a su ecuador con las actuaciones de La Pegatina y Bad Sound System
Artículo siguienteMaixabelak playback irabazleak