ENETARAN MUSIKA TALDEA

Enetaran taldea 2016ko urrian sortu zen. Eneko betidanik gitar jolea izan da eta bere kabuz abesti ospetsuen bertsioak egiten zituen. Arantza berriz, kantu inguruan ibili da, beraz hemen agertu zen aukera eder bat eta bikotea sortzea erakabi zuten. Enetaran.
Enekorentzat ondo etorri zitzaion, izan ere lehenago beste pertsona batzuekin abesti batzuk grabatzen hasi zen. Arantzarekin batera ere, bideoak egiten zituen, gitarra eta euren ahots mixtoen nahastearekin.
8.2 (Copiar)
Ensaioak egin ostean, eta herritik zehar egun berezi batzuetan jo eta gero, Bilboko kaleetara joatea animatu ziren eta esperientzia horrek oso bibrazio onak eragin zizkien. Jendearen babesa eta alaitasuna dira Enetaran taldeari aurrera pauso bat egiteko animatzen zaizkiena gero eta herri gehiago bisitatzeko.
Abesti euskaldun ospetsuak, Zea Mays, Ken Zazpi, eta atzerrikoak; Nino Bravo, The Beatles edo Abbako abestiak aukeratzen dituzte eta euren ahotsa eta doinurekin beste sentimentu bat transmititzen dute.
Taldearen izena euren burua aurkezteko erabaki zuten, hortik sortu zen Enetaran izena: Ene(ko) (e)ta Aran(tza).
Etorkizunerako itxaropen bakarra horrela jarraitzea da, honek denbora asko behar bait du eta eurek afizio polit baten moduan hartu bait dute. Hobetuz eta berrituz Enetaran taldeari bizia ematen jarraituko dute plazarik plaza.

Artículo anteriorUNA DE LAS BLOGUERAS MÁS INFLUYENTES ES DE AMOREBIETA: LOOK & CHIC by ANE HERNANDO
Artículo siguiente“La chica del pelo azul”