Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azoka bihar Zubiondo plazan

Amorebieta-Etxanok Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du. Honen baitan, hainbat ekimen antolatu ditu, besteak beste, Emakume Nekazari eta Artisauen XXI. Azoka. Martxoaren 3an, Zubiondo parkean Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako emakumeak izango dira produktu aukera zabalarekin: ogia, ahatearen ingurukoak, gozogintza, marmeladak, fruta-gozokiak, etxean egindako hanburgesak, barazkiak, gazta eta esnekiak, bitxigintza, larrua, zeramika, arropak edota birziklatutako osagarriak, etab. Era berean, txosna bat jarriko da janari eta edariarekin. Jarduera honen bidez eta “Balioak Aldatu eta Emakumeak Ahaldundu” ardatz hartuta, Amorebieta-Etxanoko Udalak emakumeak ahalduntzeko baldintzak erraztea du helburu eta emakumeak ikusarazi kultura arloan eta gizartean orokorrean.
Eskuz egindako produktuez gain, txistulariak, trikitilariak eta dantzariak ere egongo dira.

Artículo anteriorFORU ALDUNDIAK AUTZAGANEKO TUNELAK BISITATZEKO AUKERA ZABALDU DU
Artículo siguienteMasiva concentración de pensionistas