Ekin enpresak lantegi berri bat eraiki du Indian


Apirilean hasi zen Ekinen ibilbidea Indian, Gurgaon deritzon herri batean (4 milloi baino gehiago dituen herri bat Delhi ren hegoaldean.) Lantegi berria Indian zegoen enpresa zahar bat da eta momentuan Ekinek %74 a dauka eta aurreko jabeak %26a.
Lantegian 90 bat pertsona dagoz. Brotxa borobilak, lauak eta kremailerak egiteko 35 bat langile izango dira eta konponenteak egiteko beste 30 bat. Beste pertsonal guztia staff teknikoa da, hau da kontuak, gestioa, diseinua, produkzio arduradunak, etab.
Bertara Ekineko bi lagun gerturatu ziren lan egitera, behin akordioak zinatu ostean. Ruben Manzanedo dago arduradun moduan finko bertan bizitzen. Xabier Eguskiza zornotzarra eta David Zubizarreta, gernikarra, itinerante ari dira, hilabete han eta beste bat Zornotzako lantegian. “Gure betebeharra bertan jendea formatzea da eta eguneroko gauzak erakustea, gure ikuspuntu eta jakituria ahal den eienan adieraziz. Denbora aurrera joan ahala jende gehiago joango da bertara bere gauzak erakusten.”, dio Xabier Eguskizak.
Momentuz bertara joandako Zornotzako lagunak: Joseba Uriarte, Jose Mari Lizaso eta Iker Zorroza. Beste batzuk ere joan dira beste herri batzuetakoak: Mariane Milan, Karmelo Ibarretxe, Iñaki Gallatabeitia, Mikel Garitaonaindia eta Javi Salcedo.
“Egunak bertan hasiera batean 12-14 ordukoak ziren hoteletik irten eta bertara bueltatu arte lan asko bait zegoen egiteko. Bertan danetarik pasatu zaigu eta txoke kulturala oso handia izan da. Apurka apurka euren erritmo eta jarreretara ohitu gara nahiz eta euren janariak guretzako ez oso gomendagarriak izan”, esaten du Xabierrek..

Artículo anteriorURGOZO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Artículo siguienteMikel Urdangarinen disko berria