Durangaldeko Maketa Lehiaketaren II. edizioko taldeak

Durangaldeko Maketa Lehiaketaren II. Edizioan Zelaietako kontzertu gelan (Amorebieta-Etxano) zein taldek jardungo duten zuzenean eman du jakitera epaimahaiak.
Honakoak dira, hain zuzen, hautatu dituzten bederatzi taldeak: Baraia, Ekilibristak, Etorkizun beltza, Hozten, Ilunbeltzean, Rusted, Orion Child, The Mockers eta Tightleash.
Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurreta udalerrietako gazteria sailek antolatu dute lehiaketa. Parte hartzen duten guztien arteko talderik onenak 1.500 euroko saria irabaziko du, eta euskarazko abestirik onenarentzako saria ere izango da, 500 eurokoa. Ostiralean., martxoak 14, izango da lehenengo emanaldia, eta Baraia, Rusted eta Etorkizun Beltza taldeek jardungo dute bertan. Gainerako kontzertuak ere ostiraletan eskainiko dira, apirilaren 4ra bitartean.
Lehiaketa irabazten duten taldeek azken kontzertua eskainiko dute, eta bertan banatuko dira sariak, 2014ko maiatzean.

Autobus zerbitzua jarriko da, debalde, lehiaketa antolatzen duten beste herrietatik zuzeneko ekitaldi horietara joan nahi dutenentzat.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2014

Ir arriba.