Desore, Hamaika ikusteko jaioak eta Yellow marsupials abenduaren 11an Durangaldeko maketa lehiaketan

Abenduaren 11an Durangaldeko maketa lehiaketaren hirugarren eguna da. Gau horretarako aukeratutako hiru taldeak 23:00etatik aurrera Zelaieta zentroan eskainiko dute kontzertua. Sarrera doan da. Aste honetako taldeak Desore, Hamaika ikusteko jaioak eta Yellow Marsupials dira.

Desore 2015eko udaberrian sortutako rock talde bizkaitarra da. Lau kidez osatuta dago, euren musika estiloa nahiko ugaria delarik: rock alternatiboa, hard rock eta rock ‘n’ roll , besteak beste.
Laburbilduz, barruko indarrez eta freskotasunez beteriko melodia eta doinuak dira abestien oinarria. Giro ona nabarmena da taldean eta hori transmititzeko prest datoz!

Hamaika ikusteko jaioak Durango-Matienako pop-rock taldea 2012an sortua da. Hainbat kontzertu 2013-2014ean zehar Euskal Herri osoan zehar. 2014ean autoproduzitutako 11 abestiko CD bat atera zuten. Gaur egun abesti gehiago prestatzen ari dira.

Yellow Marsupials 2015eko hasieran sortutako talde bat da,istoria laburreko taldea izanik hau da euren lehenetariko lehiaketa. Aurretik talde honetako kideak gustuko duten taldeen bertsioak egiten ibili ziren. Urte batzuk bertsioak egiten igaro ondoren euren abestiak egiten hasi zireneta horretarako kide berri bat sartu zuten taldean, euren abeslaria.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.