Derbia begi bistan

Ez ahaztu igande honetan nahiz eta zubia izan eta oporrak eduki, Zilarrezko Adecco Maila ez duela atsedenik eta Larreako Polikiroldegian kriston partida interesgarria izango dugula ikusgai goizeko 12etatik aurrera. Aurkaria Azpeitiako Sammic Iraurgi izango da, Zornotza baino garaipen bat gehiago duen talde gipuzkoarra.

Beti bezala eskerrak eman animatzera eta saskibaloiaz gozatzera Larreara hurbiltzen zareten guztioi eta ez zatoztenei, gogoratu ikuskizun ederra galtzen ari zaretela ohartarazi jajaja.

Ondo izan!!

Artículo anteriorBASQUE CULINARY CENTER (BCC): SUKALDATU
Artículo siguienteKarmengo Ama ikastetxea emakumearenganako indarkeriaren kontra