Noticias

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabonetarako

1B0EA1E1-8AED-4455-BAC2-4AACAB1F2839

• Gabonetako kontzertua, Olentzeroren bisita edota Errege Magoen Kabalgata Gabon hauetako programaren barruan daude.
• Abenduaren 26tik 30era Zelaieta Zentroan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da.
• Abenduaren 31n zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin.

Amorebieta-Etxanoko Udalak ekintza programa zabal bat aurkeztu du Gabon hauetarako. Abenduaren 13tik urtarrilaren 13ra bitartean zornotzarrek kirola, musika eta kulturaz gozatzeko aukera izango dute. Programazioa gaur, abenduak 13, abiatuko da 17:30ean Herriko plazan. Bertan Gabonetako argiak piztuko dira.
Ekitaldian Zubiaur Musika eskolako ikasleek musika joko dute. Aldi berean txokolatada eta haurrentzako tailerrak egongo dira.
Musika, antzerkia eta kirola
Abenduaren 15ean Zornotza Aretoan Iberian Gangsters ikuskizuna egongo da. Benetako korrupzio kasu batean oinarritutako lehenengo antzezlana da. “La corrupción está cantada” lelopean Meridional Produccionesek komedia hau taularatuko du, zuzeneko musikarekin.
Abenduaren 16an, 20:00etan, Zelaieta Zentroan “Not in my town” film laburren sari banaketa egongo da. 11 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago eta helburua gaztetatik diskriminazioari aurre egitea da. Lehiaketan lau sari banatuko dira. Bi epaimahaiak emango ditu eta bi publikoak eta egunean bertan emango dira.
Urtero bezala, Zubiaur Musika Eskolak Gabonetako kontzertua eskainiko du. Abenduaren 22an izango da 21:00etan Zornotza Aretoan. Aurten ere Zubiaur Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ordubetez musika korala eta instrumentala partekatzeko gonbita egingo digute giro atsegin, alai eta parte-hartzaile batean. Aurreko edizioetan bezala, estilo desberdinetako obra eta abestiak entzun ahal izango dira, talde bakoitzak bere ikutua emango diolarik.
Abenduaren 23an Amorebieta-Etxanoko kaleetan gabon-kantak entzun ahal izango dira herriko koru eta txistularien eskutik. 12:30ean hasiko dira kalerik kale eta 13:30ean Kalbario plazan amaituko dute, koru guztiek batera “Mesias Sarritan” abestuko dutelarik. Egun berean, 20:00etan Zelaieta Zentroan gazteei zuzendutako ikuskizun bat egongo da: “Nun ikusiot nik zure aurpegixe 2017”
Abenduaren 28an bestalde, txotxongiloak izango dira protagonistak. La Ressistens konpainiak Zornotza Aretoan “Kontu-kantari 2” ikuskizuna aurkeztuko du. Lan honek gure memorian ditugun abestiak ekarriko dizkigu, beste estilo batzuekin. Txotxongiloez eta musikaz familian gozatzeko aukera paregabea izango da.
Datorren urtarrilaren 7an Amorebieta-Etxanon atletismoko nazioarteko krosa izango da. Club Deportivo Zornotzak antolatutako ekitaldi honek kirol honen zaleak batuko ditu.
Gabonetako programazioarekin amaitzeko, urtarrilaren 13an, 18:00etan, Amorebieta IV pilotalekuan, Bikarte elkartearen aldeko koru kontzertu bat egongo da.
Gabonetan Jai
Abenduaren 26tik 30era goizez zein arratsaldez Zelaieta Zentroko pilotalekuan “Gabonetan Jai” umeentzako programa antolatu da. Tailerrak, puzgarriak, musika, emanaldiak…, denetik egongo da umeek Gabonetako oporrak gozatu ditzaten.
Sarrerak hiru euro balioko du eguneko eta hamabi euro bost egunetarako bonu bat eskuratuz gero.
Gauero gabonetan
Abenduaren 26tik 30era 10 urte baino gehiago dituzten zornotzar gazteek beraientzat prestatutako hainbat jardueratan parte hartu ahal izango dute. Esate baterako, mahai-jolasak, bideo-jokoak, errealitate birtuala, futbolina edota bestelakoak. Guzti hori 17:00etatik 21:30era egongo da Zelaieta Zentroan.
Olentzero
Abenduaren 24 guztietan bezala, Olentzero menditik jaitsiko da zornotzar guztiei agur egitera, gau osoko lanari ekin aurretik. 18:00etan neska-mutikoak Herriko plazara joan daitezke Olentzerori Gabonetarako zer eskatu duten esateko. Era berean, Olentzeroren etorrerari aurrea hartzeko, hala nahi duten zornotzarrek Belatxikietako igoera tradizionalera joateko aukera izango dute, goizeko bederatzi eta erdietatik aurrera.
Gabon zaharrak
Zornotzarrek urteari agur esateko aukera izango dute San Silvestre lasterketarekin. Hau abenduaren 31n izango da eta 16:30ean Zubiondon hasiko da.
Erregeen kabalgata
Urtero bezala, urtarrilaren 5ean, Amorebieta-Etxanoko neskato-mutikoek Ekialdeko Errege Magoei ongi-etorria emango diete Udalak antolatutako ohiko kabalgatarekin. Argi eta kolorez beteriko ikuskizuna izango da eta herritar guztiei parte hartzeko gonbita egiten zaie. Ibilbidea Gudari kalean hasiko da 18:00etan eta Herriko plazan amaituko da. Han nahi duten umeek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.

INCENDIO EN EL CENTRO DE ACOGIDA DE SAN ANTONIO

IMG_9827

Un incendio, al parecer provocado, ha calcinado una habitación del centro de acogida del barrio de San Antonio.

IMG_9837

IMG_9836

IMG_9835

IMG_9833

IMG_9834

IMG_9831

IMG_9829

IMG_9827

IMG_9823

Aurton, Gabonak beste alaitasun batekin hasiko dira. Zatozte Herriko plazara!!!

112

122

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: ABENDUAK 3 (DOMEKA), ZELAIETA PARKEKO KARPAN

20.2

Honezkero ohitura den moduan, aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu abenduaren 3an, ekitaldi xume eta atsegin baten bitartez, euskararen aldarria egiteko asmotan.

Ez dira musika eta taloa eta txorizoa faltako, familia osoak giro atsegin eta euskaldunean disfrutatzeko. Hauxe da egitaraua:

11:30 Umeentzako jolasak (antolatzailea: Ikas-txiki)
13:00 Erdizka Lauetan taldearen emanaldia: musika herrikoia eta dantza

Lourdes Otaegi eta Garazi Otxagabia Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XV. edizioko irabazleak

IMG_9596

• Epaimahaiak aukeratutako proiektuaren izenburua “Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan” da.
• Beka 9.000 eurokoa da eta lana 2018ko udazkenerako eginda egon behar da.
• Gorka Mercero, Santiago Onaindia bekaren XIV. edizioko irabazleak, bere liburua aurkeztuko du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XV. edizioko irabazleak aurkeztuko ditu. Lourdes Otaegi eta Garazi Otxagabiari sari hau eman zaie “Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan” izenburua duen proiektuarengatik.
Santiago Onaindia beka Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez bi urtero ematen duen beka bat da. Beka honek Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du. Bekaren helburua euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzea da eta bidez batez, Santiago Onaindia euskal idazleari omenaldi bat egitea. Beka 9.000 eurokoa da.
Proiektua 2018ko udazkenerako amaituta egon beharko da eta moldatu ondoren, Labayru Institutuak argitaratuko du Aita Santi Onaindia Beka bildumaren barruan.
XV. edizio honetan lau proiektu aurkeztu dira. Lan hauek epaimahai batek aztertu ditu, hain zuzen ere Ametx erakunde autonomoko presidenteak eta euskal literaturalaren alorreko hiru adituk.
“Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan”.
Lourdes Otaegi eta Garazi Otxagabiak aurkeztutako proiektu honek Ramón Saizarbitoria idazlearen ikerketa eta agiri bibliografikoak ditu aztergai. “Bihotz bi. Gerrako kronikak” eleberrian idazleak indarkeria matxista nola lantzen duen ere bereziki aztertzen da.

Saritutako lana argitaratzea
Beka honen XIV. edizioko irabazlearen, Gorka Merceroren, liburuaren argitalpena ere aurkeztuko da. Bere liburuaren izenburua “Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesara” da eta Labayru argitaletxeak argitaratu du. Azken hamarkadetako euskal literaturaren eboluzioa eta euskal narratiba garaikidearena aztertzen du ikuspuntu global batetik. Aldi berean, lan honek kritikari askok eta askok Bernardo Atxagaren lanari buruz duten iritzi negatiboa aztertu nahi du.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.