Zu Kirolari

Bizkaiko Kluben arteko Pala Txapelketa 2012

Zierbenako frontoian jokatu ziren Bizkaiko kluben arteko finalak gomazko paleta modalitatean. Lehenengo partiduan B Mailako finalak jokatu ziren. Txapeldunak Amorotoko gazteak atera ziren 25 eta 19 irabaziz Basauriko Bidebieta klubeko bikoteari.
Horren ondoren A mailako finala jokatu zuten Amorebietako BETIKO JOKALARIAK klubeko bikoteak eta Bermeoko ARTZA klubeko bikoteak. Partidu erraza itxaroten zen Amorebietako taldearentzat, baina azkenean kostata 25-23 irabazi zuten. BETIKO KOKALARIAK klubeko pilotariak Iker Hormaetxe eta Eñaut Berasaluze izan ziren. Partidua hasieran erraz joan zen, tanto takadak Amorebietakoen alde joan baitziren, baina 16-10 zihoazenean Eñaut Berasaluzek (Berasaluze VII pilotaria) min hartu zuen ezkerreko txorkatilan. Hamar minutu geldi egon ondoren, partidua bukatzea erabaki zuen eta herrenka egon arren eta bermeotarrak aurrelariari eraso egin arren, azkenean 25-23 irabazi zuten. BETIKO JOKALARIAK klubeko presidentea, Yon Intxausti urduri egon zen ezbeharra gertatu zenetik, baina partidua amaitu ondoren lasaitasuna galanta hartu zuen bere klubeko jokalariak txapela jaso zutelako.
Klub honen 5 urteko ibilbidean 3 aldiz irabazi dute Bizkaiko txapelketa. Ez da marka makala. Zorionak eta ekin aurrera!!!

LAGUN ONAK PILOTA ELKARTEA

JON AURTENETXEREN PEÑA

JON AURTENETXE peñaren inaugurazio ofiziala, Abenduak 26 arratsaldeko 19:00etan Urtza tabernan. Aurtenetxe eta Athleticeko zenbait jokalari bertan egongo dira!!arratsaldeko lauretatik hasita, ping pong txapelketa, trikipoteoa,rifaren sosketa, luncha…eta beste hainbat ekintza (sorpresak barne) izango ditugu. Guztiok zaudete inbitatuta (peñako bazkide izan ala ez)!!!! aukerarik ezin duzue galdu. AUPA ATHLETIC eta AUPA JON!!!!

Zornotzako Igeriketa Taldea Bizkaiko Txapelduna

Las chicas del Amorebieta-Etxanoko Igeriketa taldea se han proclamado campeonas de la IV Copa Bizkaia de Clubes en Gorostiza (Barakaldo)por delante de los equipos de Galdakao, Barakaldo y Maristas.

NEXT STOP GREENLAND: EL DOCUMENTAL

Una noche inolvidable, así definió Lara izagirre, la directora del documental Next Stop Greenland, el estreno de la cinta en la que un grupo de escaladores, con Alex Txikon a la cabeza, y un grupo de expertos paracidistas del proyecto Alas, unieron sus fuerzas para hacer posible un espectacular salto base y vuelo en Groelandia.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.