Kirolak

Ioritz Zalloetxebarria Kart pilotoa

Karting edo Kart lasterketa eserleku bakarreko ibilgailuen motor kirol mota bat da. Lau gurpildun kart edo go-kart izeneko ibilgailu txikiekin korritzen da. Normalean, zirkuitu txikietan korritzen da. Eta askotan pilotoak txikiak dira. Ioritz Zalloetxebarria zornotzarra 10 urteko pilotoa dugu, gasolinaz beteta ditu bere zainak. Sehaskatik datorkio, izan ere Jon, bere aita, rally pilotoa da. Ioritzek Valentino Rossi eta Carlos Sainz pilotoak ditu irizpide. “Horregaitik daramat 46 zenbakia kotxean”.
18765769_1759707864045646_5243771000347150987_n (Copiar)
Euskal Herrian Gasteiz, Guenes eta Olaberrian ditugu zirkuitoak eta azken hau da, dudarik gabe, garrantzitsuena, batez ere antolatzen diren lasterketak ikusita. Kadete mailan egin diren hiru lasterketak irabazi ditu Ioritzek. Eta datorren denboraldirako helburua, Euskal Herriko Federazioaren menpe, Kataluinako zirkuitoan parte hartzea du Ioritzek. “Kataluinan antolatzen diren lasterketak oso garrantzitsuak dira eta Euskal Herriko taldean sartzea lortzen badot izugarria izango litzateke. Kataluinarrek jartzen dituzte kotxeak eta mekanikoak. Sari onak dagoz eta Montmeló zirkuitoan F1 lasterketa egiten denean gonbidapenak izaten dituzte boxeak bisitatzeko eta pilotoekin egoteko”.
Baina horretarako ez du bakarrik lasterketak irabazi behar, eskolan nota onak atera behar ditu ere. “Eskolak txostena egin behar du, notak eta jokabidea nolako duen adieraziz eta Federazioara bidali behar dugu. Emaitza onak ez baditu ezin du lasterketetan parte hartu”, dio bere aitak.
DSC_0017 (Copiar)
Segurtasun neurriak oso garrantzitsuak dira. Kaskoa eta lepokoaz gain, soineko ignifugoa edo suaren aurkakoa eramaten dute. Baina hala ere arriskua beti dago, ezin da erabat baztertu. “Askotan beldur naz, naiz eta ni ere pilotoa izan naiz”, dio bere aitak. Izan ere, kart hauek 85 zentimetro kubiko dituzte eta 100 kilometro orduko abiadura hartu dezakete.
Entrenamenduak oso garrantzitsuak dira, bihurguneak nola hartu, frenoa noiz sakatu, beste kotxeak nola gainditu…Horretarako ezinbestekoa da zirkuitoetara joatea eta ez da merke. “Gure Federazioak laguntzak ematen ditu baina ez da nahikoa. Kirol honetan aurrera egiteko diru asko behar da. Guk ahal duguna egingo dugu, behintzat ikasteko oso ondo etorriko zaio”, dio Jon aitak.

JON ASEL GOIRIA, BIZKAIAKO XAKE TXAPELDUNA

Urritik azarora bitartean, 6 asteburu jarraian, Bizkaiako txapelketa burutu da eta Jon Asel Goiria zornotzarra garaile irten da 4 partida irabazi, bat berdindu eta bakar bat galdu ostean. 4,5 puntu guztira eta txapela buruan izango du laster egingo den ekitaldian. Baina garrantzitsuena hau da, datorren urtean Zornotzan egingo den Euskadiko txapelketan toki bat izango du merezimendu osoz.
Familiatik datorkio zaletasuna, amama Mari Carmen Montoya, Zornotzako Xake Elkartean presidenta da. Aita, Antton Goiria, ere urte askotan eskarmentu handikoa. “Baina ez dugu sekula bate bestearen Kontra jokatzen. Bai partidak ikusi, elkarrekin ikertu, etabar, eta horrela nahiago dot”, aitortzen du Jon Aselek.
Entrenamenduak egiteko orduan berdin zaio bakarrik, klubean edo txapelketetan parte hartuz. “Xake joaaoren erakargarriena hori da, zuk aukeratzen duzu noiz, nola eta norekin jokatu”. Jon Asel irakaslea da eta orain hainbat ikastetxetan kurrikulumean edo eskolatik kanpoko ekintzetan sartu dute xakea. “Horrek harrobia egiteko aukera ematen digu. Gu 30 federatu gara klubean eta eskoletan indarra hartzen badu etorkizuna ziurtatuta dugu”.
Bere garaipenaren gakoa non izan den galdetu diogu. “Hiruzpalau orduko partidak dira eta ezinbestekoa da konzentrazioa ez galtzea. Nik uste dot bi hobekuntza sartu ditudala nire jokoan; alde batetik erlojua hobeto menperatzen dot, hau da, hasieran arinago jokatzen dot eta horrela denbora gehiago dot amaieran. Gainera aurkariak presio gehiago du horrela. Eta bestalde, lehen ezezkorra nintzen nahiz eta partidan ondo egon, baina nire burua txarto maneiatzen nuen. Orain, pentsamoldea aldatu dot eta garaipena lortzeko lagundu dit”.
Zorionak txapeldun!!!

El cadete del ZST sube a la Liga Vasca

Zorionak al @zornotzast porque por primera vez un equipo alcanza la Liga Vasca. Lo consiguen en Cadete Masculino gracias al trabajo de muchos que trabajaron antes con este grupo como @davidquero o Samu y muchos jugadores que sin estar ahora en este equipo han sumado. Zorionak a todos!

Erdu Pilotan taldea pixkanaka hazten ari da, bigarren denboraldi honetan pilotari kopurua handitu delarik.

2016. urtean jaio zen talde honetan, Euskal Pilotako hainbat modalitate uztartzen dira. Zornotzako Euskal Pilotako emakumeen taldea izateaz gain, eskolarteko txikien txapelketak eta mutilen pilota afizionatua ere aurrera eramaten ditugu. Aurtengo berritasun bezala, mutilen pala taldea ere Erdu Pilotan taldera batu da, Betiko Jokalariak pala taldea desagertu ostean.

Amorebieta IV, Andramari eta Eubako pilotalekuetan entrenatzen dugu. Maila eta modalitate guztietako partiduak ostiralero jokatzen ditugu Zelaietako Amorebieta IV pilotalekuan; partidu kopuruaren arabera, 17:30ak inguruan hasita. Guztiok partiduez gozatzera gonbidatuta zaudete!!

Taldea martxan jarri zen momentutik, taldekideek eta herritarrek pilotaz gozatzea izan dugu helburu. Horren adibide dira antolatzen ditugun ekintzak: Pilotagoxo txapelketa irailean zehar, mutilen pala txapelketa eta nesken pala eta pilota txapelketak ekaina eta uztailean zehar. Txapelketa guztiak maila ezberdinetako herritarrentzat zuzenduta daude. Bestalde, urte osoan zehar, herritarrek astean behin pilotan entrenatzeko aukera ematen dugu, pasadan denboraldian ikastolako pilotalekuan egin bezala.

Taldekide gehiagoren bila gabiltza, txikienetatik hasita nagusienetararte. Neska zein mutil, eskupilotan zein palan egiteko aukera ematen dizu Erdu Pilotan taldeak. Nesken pala eta eskupilota taldeek gora egin dute aurten eta gora egiten jarraitzea da helburua. Azkenaldian, nesken eskupilota txapelketak izaten ari diren indarra ikusiz, Zornotzako parte hartzea handitzea gustatuko litzaiguke. Bestalde, helburutzat ditugu eskolarteko txapelketetan umeek gustora jokatzea eta ikastea, baita federatuen mailako pilota eta pala txapelketetan bikote sendoak osatu eta disfrutatzea ere.

Beraz, animatu eta zatoz entrenatzera! Informatu 685789365 telefonoan edo erdupilotan@gmail.comera idatziz. Asteburuetako partiduen karteldegia eta antolatzen ditugun txapelketen informazio gehigarria facebook.com/erdupilotan edo erdupilotan.wordpress.com webgunean aurkituko duzue.

Pilotalekuan elkartuko gara!

Argazkia: Eneko Larruzea

ZIKLO KROSSA ZIRKUITO BERRIAN ETA PAREGABEAN

Goizean fresko zegoen eta lainoa Jauregibarriako zelaiak esnatu zirenean. Txirrindulariak bueltaka hasi zirenean bere edertasunean ikusi genuen gurea den parke zoragarri hau. Lehen aldiz zirkuitoa Nafarroatik igaro eta Jauregibarriako parkean sartu zen. Kanpotik etorritako guztiek esan zutenez, inoiz baino zirkuito politagoa prestatu dute aurten. Egia benetan.
Lehen lasterketan, kadete mailan Aitzol Sasieta, Zornotzako Ekin taldekoa nagusitu zen. Morgako mutila izugarri ondo ibili zen hasieratik. Bigarren Sergio Diego, Vicinay, eta hirugarren Mikel Beraza, Luyando taldekoa. Nesketan berriz, Ane de Pablo, Maria Arbeloa eta Uxue Albizua.
Junirorren lasterketa 12etan hasi zen, eta ordurako eguzkiak bere indarra erakutsi zuen eta Aketza Arana, Vicinay taldekoak ere bai, bera nagusitu bait zen. Aritz Azurmendi, bicikleta.com taldekoa bigarren eta Mikel Sanchez hirugarren. Ibai Ruiz de Arkaute sartu da laugarren eta Mikel Agirrebeitia zornotzarra bostgarren. Nesketan Naia Eraña eta Luisa Ibarrola bicikleta.com izan ziren lehenengoak.

IMG_5956

IMG_6015

IMG_6050

IMG_6095

IMG_6100

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.